Joan
zen azaroaren 11n, Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohiak,
elkarrizketa baten esan zuen “tuve que decidir si volaba a la cúpula de
ETA. Y no se si hice lo correcto”. Horren haritik, Aralarrek
aurkeztutako legez besteko proposamena eztabaidatu da Legebiltzarrean.
Bozkatzera EBrekin egindako erdibideko testua jarri da, eskatzen
“Felipe Gonzalez Espainiako Estatuko gobernuburu izanak 2010eko
azaroaren 7an El País egunkarian argitaratu zen elkarrizketan gerra
zikinari buruz egindako adierazpenak, horietan, estatu-terrorismoa
zuritzeaz gain, goraipatu egiten baititu estatu-krimenetan parte
hartzeagatik zigortutako zenbait pertsona”.
PSEk, PPk eta UPyDk, ordea, egindako proposamenari buelta eman dio eta
Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok leporatu dien bezala,
“inpunitate mezu bat bidaltzen ari zarete, ezer ez dela gertatzen
indarkeria ekintzen aurrean zalantza agertu ezkero”.