Hemen zaude: Hasiera Nor gara Erakundeak Eusko Legebiltzarra 2009 Gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko legea aldatzeko proposamena

Gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko legea aldatzeko proposamena

Babes soziala gehitzeko

Babes sozial gehiago eskaintzeko diru sarrerak bermatzeko legea aldatzea proposatu du Aralarrek, lege ekimen baten bitartez. Ezenarrok azaldu duenez, "ez geunden ados joan zen legegintzaldiaren amaiera aldera hemen onartu zen legearekin, kasu batzuetan, murriztu ere egiten zituelako oinarrizko errenta, larrialdietarako laguntzak eta etxebizitza osagarriak jasotzeko eskubideak. Hori dela eta, lau aldaketa nagusi proposatzen ditugu, gaur bertan aurkeztu dugun lege ekimenean:

  1. Oinarrizko erretan lanbide arteko gutxieneko soldataren %100ekoa izan dadila: Gutxienez hilero 700 euroko diru sarrerak izan behar dituelako pertsona batek, gutxieneko duintasun baten bizi ahal izateko.
  2. LGSen murrizketak ezabatu: Larrialdietarako laguntzek ezin dute mugarik izan; bazterketa sozialean bizi direnek fase ezberdinak bizi ditu eta laguntza horiek, hain justu, larrialdietarako dira, beraz, ezin zaie mugarik jarri.
  3. Alokatzeko laguntzak zabaltzea: Alokairua ordaintzeko diru-laguntzak ezin dira mugatu oinarrizko errenta jasotzen dituztenei, legeak orain jasotzen duen moduan. LGSren %150 baino gutxiago jasotzen dutenek ere, etxebizitza osagarri hori jasotzeko eskubidea izan behar dute, laguntza sozial gisa.
  4. Eskari administratiboak erraztu: Legeak dioenez, urte birik behin berritu behar da eskatzailearen dokumentazioa, baina denbora epe hori kentzea proposatzen dugu, burokrazia gehitu ez dadin, behar ez denean.
Aurkezpen Data
2009/05/19
Instituzioa
Eusko Legebiltzarra
Ikasturte Politikoa
2009-2013-parlamentua
Gaia
Politika sozialak
Fitxategia