GGEEn zuzendariaren agerraldi eskaria
GGEEn zuzendariaren agerraldian, bozeramaile abertzaleak Jaurlaritzari eta GGEEn zuzendaritzari leporatu die Felipe Gonzalezek egindako adierazpenak ez gaitzetsi izana. Ezenarrok adierazi du “onartezina” dela Gonzalezen hitzak bakarrik “zoritxarrekoak” izan zirela esatea –Idoia Mendia bozeramaileak egin zuen moduan–. Hori dela eta, GGEEn zuzendariari bere iritzia eskatuta, erantzuteari uko egin dionez –‘orain ez da unea’ aitzakiatzat hartuz–, Aralarrek GGEEn zuzendariaren agerraldia eskatu du “ez delako onargarria isilik geratzea estatu terrorismoaren apologiaren aurrean” eta Gonzalezen adierazpenek merezi dioten iritzia ezagutzera eman dezan.
- Aurkezpen Data
- 2010/11/17
- Instituzioa
- Eusko Legebiltzarra
- Ikasturte Politikoa
- 2009-2013-parlamentua
- Gaia
- Giza eskubidea
- Fitxategia
-
—
PDF document,
21 kB (22469 bytes)
