Hemen zaude: Hasiera Nor gara Erakundeak Eusko Legebiltzarra 2009 Eusko Trenbide Sarea interpelazioa

Eusko Trenbide Sarea interpelazioa

Etxebizitza Herri Lan eta Garraio Sailak "Eusko Trenbide Sarearen" egoitza durangon ez eraikitzeko "gogoeta" hasi du. Horren aurrean, Aralarrek ondoko interpelazioa aurkeztu du, Iñaki Arriola sailburuari zuzenduta.

Aurkezpen Data
2009/09/28
Instituzioa
Eusko Legebiltzarra
Ikasturte Politikoa
2009-2013-parlamentua
Gaia
Garraioa
Fitxategia
— PDF document, 25 kB (26136 bytes)

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailak Aralarrek egindako galderei erantzunez emandako informazioaren arabera, eta saileko kideen adierazpenen arabaera, Durangoko trenaren lurazpiratze proiektuak aldaketa batzuk pairatu ahal ditu. Arriola sailburuak "egoera ekonomikoa" dela eta gai honen inguruan gogoeta egiten ari direla esan du. Eusko Trenbide Sarearen egoitza nagusia non kokatuko den erabakitzeko.

 

Aralarrek uste du Durangoko egitasmoa oso garrantzitsua dela herritarrentzat. Gai honen inguruko ardura adierazi nahi dio eta zalantzak argitu nahi ditu interpelazio honen bitartez.