Hemen zaude: Hasiera Nor gara Erakundeak Eusko Legebiltzarra 2009 Berdintasuna komunikabideetan

Berdintasuna komunikabideetan

 

Komunikabideetan sexu bien presentzia orekatua bermatzeko” LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA:

Eskaria:

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, komunikabideetan emakumeen parte-hartze aktiboa eta sexu bien presentzia orekatua berma dezala, 4/2008 Berdintasun Legearen 26. artikuluan esaten denari jarraituz, “emakumeek sustatutako edo emakumeek zuzendutako jarduera politiko, sozial eta kulturalen zabalkundea bermatzeko gizonekiko berdintasunean”, bai eta iritzi emaileak aukeratzeko orduan ere.

Era berean, EiTBk sexu bien presentzia orekatua bermatzeko plan zehatza ekar dezala eskatzen dio, sesio aldia amaitu baino lehen.

Aurkezpen Data
2011/03/08
Instituzioa
Eusko Legebiltzarra
Ikasturte Politikoa
2009-2013-parlamentua
Gaia
Berdintasuna
Fitxategia
— PDF document, 23 kB (23994 bytes)