- Info
Bake planaren birformulazioak eskola eta bere funtzio
pedagogikoa helburu politikoen menpe jartzen ditu
Hala iritzi dio Aralarrek eta horren haritik gaur bertan
aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzari Bakearen eta Giza eskubideen aldeko
hezkuntzako euskal planaren (2008-2011) birformulazioari egindako
alegazioak. "Dokumentu erabat politikoa" izatea salatu du Aralarren
bozeramaile Aintzane Ezenarrok, "zentraltasuna ETAren biktimengan
ezartzen du" eta horretarako "eskola helburu politikoekin erabiltzeko
asmoa besterik ez dauka gobernuak". Ildo horretan, lasaitasun deia
luzatu die Aralarrek hezkuntza komunitateari: "plana ez da gauzatuko
komunitateak hala nahi ez badu. Ez dugu onartuko gure umeen
doktrinamendu politikoa". Zentzu horretan "erantzun bateratu, sendo eta
lasaia egiteko" deia luzatu die Aralarrek.