Zabaleta: "NaBai2011ri emandako botoak bikoitza balio du, UPNren lehenengo ardura garelako"
- zabaleta
- paktuak
- hauteskundeak
Kazetarien aurrean egindako agerraldian Zabaletak adierazi du NaBairen aldekotasuna badagoela utzi dutela agerian inkesta guztiek eta Iruñeko alkatetza eskuratuko duela NaBaik.
Hauteskunde osteko paktu posibleez galdetuta, Zabaletak esan duenez, "Nafarroa Bairen esku balego gobernuen aniztasuna bermatuko dugu, aurrerakoiak, ezkerrekoak eta solidarioak; hala UPNren alternatiba izateaz gainera Nafarroako gizartearen isla izango dira eratzen diren gobernuak". "Nafarroako gizartea aurrerakoia da, aniztasunari irekia eta gehiengo solidarioz osatua. Horixe da hain justu gobernu anitz eta aurrerakoi batek ordezkatu beharko lukeen gobernua", gehitu du. Ildo horretan, NaBaik "bere esku dagoen guztia egingo duela berretsi du Zabaletak aldaketa hori gerta dadin eta, horren haritik, PSNri zuzendu zaio esanez behingoz zehaztu dezala ze hitzarmen asmo duen UPNrekin eta utz diezaiola hautesleak engainatzeari.
"Nafarroa Baik ez du UPNrekin paktatuko horixe baita bide bakarra gobernu aurrerakoi bat izateko, hau da, regionalistak oposiziora", gehitu du Zabaletak.
Albiste erlazionatuak
Nafarroa
- Xabi Lasak desjabetuak izan diren familiek alokairu sozialerako eskubide izatea proposatu du
- Nekane Perezek murrizketen aurkakako mobilizazioetan parte hartzera deitzen du
- Portland PIGRINeko errauskailua bihurtzearen kontra azaldu da Txentxo Jimenez
- Maite Iturrek, Nabai 2011ko zinegotzia Baztanen, bere konpromisoa berretsi du eta udalaren egoera azaldu du


