Zabaleta: “Nafarroak bestelako aurrekontu batzuk behar ditu, bestelako irizpide batzuekin landutakoak”
Gaur eztabaidatu dira Nafarroako Parlamentuan foru gobernuaren aurrekontuei egindako zuzenketak. NaBaik aurkeztutako 300dik gora zuzenketa atzera bota dituzte.
Zabaletaren ustez, “aurrekontu hauekin ezin zaie aurre egin egiazko arazoei eta ez da analisi zehatzik ere egiten”. Halaber, aurreko urteetan kudeaketa txarra egiteagatik “arrazoitu gabeko” hainbat gastu jasotzen direla salatu du, “nahiz eta PSNk propaganda egin ondare zergaren berreskurapemarekin, aurretik ezabatzea eskatu zuelako”.
Aurrekontuekin batera doan legeak “salbuespen gehiegi” izatea kritikatu du, horrek “segurtasun falta” eragiten duelako. Halaber, zenbait eskumen aldarrikatzea eskatu du, besteak beste, espetxe politika. Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) eta ikerkuntza indartzea ere eskatu du.
Albiste erlazionatuak
Nafarroa
- Xabi Lasak desjabetuak izan diren familiek alokairu sozialerako eskubide izatea proposatu du
- Nekane Perezek murrizketen aurkakako mobilizazioetan parte hartzera deitzen du
- Portland PIGRINeko errauskailua bihurtzearen kontra azaldu da Txentxo Jimenez
- Maite Iturrek, Nabai 2011ko zinegotzia Baztanen, bere konpromisoa berretsi du eta udalaren egoera azaldu du


