Hemen zaude: Hasiera Herriz herri Nafarroa Albisteak Osasun sistema publikoaren aldeko manifestazioan parte hartzeko deia egin du Aralarrek

Osasun sistema publikoaren aldeko manifestazioan parte hartzeko deia egin du Aralarrek

2011/11/11
Kalitatezko osasun publikoa aldarrikatzeko bihar Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du Nafarroako Aralarrek. Mobilizazioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Autobus Geltokian.

UPNk eta PSNk zerbitzu publikoen kontra egin dituzten murrizketa sozialek erantzun bat behar dute gizartetik eta, hezkuntza arloko manifestazioarekin gertatu zen bezala, bihar ere Iruñeako kaleak bete behar ditugu, Gobernuari argi uzteko kalitatezko osasun zerbitzu publikoa nahi dugula eta ez interes pribatuei mesede egitea.