Hemen zaude: Hasiera Herriz herri Nafarroa Albisteak Nafarroa Bairen ustez, bizikletaren erabilera arduratsua sustatu behar da, oinezkoa mugikortasun hitzarmeneko elementu nagusi gisa hartuta

Nafarroa Bairen ustez, bizikletaren erabilera arduratsua sustatu behar da, oinezkoa mugikortasun hitzarmeneko elementu nagusi gisa hartuta

2012/01/24
Istripuen urteko datak publiko egitean gure hirian bizikletaren erabileraren inguruan sortu den ika-mika dela eta, Nafarroa Bairen udal taldeak uste du Mugikortasun Jasangarriaren Hitzarmenean garraiobideen inguruan jasotzen diren lehentasunak errespetatu behar direla eta, era horretara, lehentasuna eman behar zaiela oinezkoei, Garraio Publiko Kolektiboari eta bizikleta bezalako garraiobide jasangarriei.

Nafarroa Bairen ustez, Mugikortasun Hitzarmen hori oinarri gisa hartuta, oinezkoa izan behar da lehenetsi behar dena eta Hiriko mugikortasunerako trafikoaren ordenamenduan babestu behar dena, bera delako ahulena eta, aldi berean, garraiobide jasangarriena erabiltzen duena. Era berean, garrantzia bera dauka bizikletaren erabilera sustatzea, garraiobide ekologikoa, ekonomikoa, azkarra eta eraginkorra izateagatik.

Zentzu horretan, Aritz Romeo Nafarroa Baiko mugikortasun arloko gaietarako zinegotziak agertu du ez direla oinezkoen eta bizikleta erabiltzaileen arteko “ika-mika faltsuak” elikatu behar. “Egia da bizikletaren erabilera handitzean, garraiobide horrekin lotutako istripu gehiago ere izan direla. Hala ere, gero eta iruñear gehiagok bizikletaren erabileraren alde egiteak agerian uzten du hiritarren kultura zibikoa eta beren kontzientzia ekologikoa”. Romeok gaineratu duenez, “Udalari dagokio gero eta nabarmenagoa den errealitate horren aurrean entzungor ez geratzea, eta oinezkoen eta bizikletazaleen arteko elkarbizitza eta segurtasuna bermatzeko bitartekoak jartzea, alde batetik, eta bestestik, bizikletazaleen eta motordun ibiligailueen artekoa”.

Nafarroa Baiko zinegotziak agertu duenez, “bidegorrien arloan UPNk egin dituen txapuzen aurrean, bizikletazaleek erabil ditzaketen bideen sistema berdiseinatu behar da oinezkoei ere espaziorik ez kentzeko. Era berean, bidegorriak hiriaren trafiko sarean txertatu behar dira, konexio seguruak eta ibilbide eraginkorrak ezartzeko eta, era horretara, bizikletaz ere modu seguruan eta eraginkorrean gure Hiritik ibili ahal izateko. Horrekin batera, bizikletak ez lapurtzeko segurtasun neurriak areagotu behar ditu Udalak, arazo hori gero eta handiagoa delako Iruñean. Romeok gaineratu duenez, “motordul ibilgailuen gidarientzat kontzientziazio kanpainak prestatu behar dira, bizikletazaleak ere errespetatuak izan daitezen, eta era horretara, Iruñean bizikletan joan-etorriak egitea arriskutsua ez izateko”. Bizikletazaleentzat ere kontzientziazio kanpainak egitea ere funtsezkoa da NaBaiko zinegotziarentzat. “Hirian barna ibiltzen ikas dezaten, oinezkoekin arriskuak saihesteko eta errespetatzeko, bera delako mugikortasunaren eta trafiko sistemaren pieza nagusia, beti ere aurretik egindako esperientzietan oinarrituta eta Iruñeko bizikletazaileen elkarteek adierazten dutenari adi egonda, haiek direlako arazoa eta konponbideak lehen eskutik ezagutzen dituztenak”.

Amaitzeko, Nafarroa Baik gogoratu du trafikoko eragile guztiek (oinezkoek, bizikletazaleek eta motordun ibilgailuetako gidariek) trafiko-arauak bete behar dituztela eta guztion segurtasuna bermatze aldera ahulenaren errespetuaren kultura hedatu behar dela.