Nafarroa Baik salatu du UPNk eta PSNk “uko egin” diotela aurrekontuen inguruko debatea egiteari, aurkeztutako 166 zuzenketa ezabatu ondoren
Zabaletak gogoratu duenez, “alde batetik, Nafarroako Gobernuak Parlamentura igorri du zuzenketarik egin ahal ziren neurri multzo bat, eta gainera, AHTri buruzko atalaren berrikusketa ez dute jaso ere egin”.
“UPNk eta PSNk akordioari eta Gobernuaren gehiegikeriei eutsi diete Parlamentuko zerbitzu juridikoek eta emandako aholkuei jaramonik egin gabe eta Parlamentuko ohiko jarduna aintzat hartu gabe”, adierazi du Zabaletak.
Patxi Zabaletak gogoratu duenez, aurkeztutako zuzenketen alde edo kontra egon aintzat hartu gabe, PPk aldeko botoa eman du, “Parlamentuaren prozesu demokratikoa errespetatzen duelako eta Nafarroako Gobernuaak agertzen duen egonkortasun ezaren kontra dagoelako”.
“UPN, PSNren babesarekin, oposizioaren jardunaren kontra egiten ari da, Parlamentuko debateari eta bere argudion indar ezari beldur diolako. Hitzarmenaren aurka azaltzeko, sistema fiskalaren bitartez diru sarrerak handitzeko aukera eta zalantzazkoak diren diru-atalen kontra egiteko aukera ezerezean utzi dute”, salatu du Zabaletak.
Albiste erlazionatuak
Nafarroa
- Xabi Lasak desjabetuak izan diren familiek alokairu sozialerako eskubide izatea proposatu du
- Nekane Perezek murrizketen aurkakako mobilizazioetan parte hartzera deitzen du
- Portland PIGRINeko errauskailua bihurtzearen kontra azaldu da Txentxo Jimenez
- Maite Iturrek, Nabai 2011ko zinegotzia Baztanen, bere konpromisoa berretsi du eta udalaren egoera azaldu du


