Nafarroa Baik eskatu du Geriatria Zerbitzua Nafarroako Ospitalean eskaintzea bere osotasunean
Asun Fernandez de Garaialde Nafarroa Baiko parlamentariak gogoratu duenez, 2008. urtera arte, Geriatria Unitatea Nafarroako Ospitalean kokatua zegoen. Zerbitzu horren barne lau sendagile eta 20 ohe zeuden, eta baita ere ortogeriatriako eta traumatologiako interkontsultak eta beste zerbitzu batzuetako interkontsultak. “Baina 2008ko urtarrilean, Nafarroako Ospitaleko zerbitzu hori eta beste zerbitzu batzuk gainezka egin zutenaren aitzakia erabilita, 20 ohe San Miguel klinikarekin kontzertatzea erabaki zen”, azaldu du.
Urte horretako urtarrilean bertan, egonaldi ertaineko unitate bat San Miguel Klinikan jartzeko aukera aztertzen hasi ziren, baina azkenean, Nafarroako Ospitaleko Geriatria Zerbitzuko mendekotasuna zuten pazienteen kontzertazioa egin zen. Abuztuan, beste 20 ohe San Miguel Klinikara eraman zituzten, eta jada 40 ziren klinika horretan zeuden Geriatria Zerbitzuko oheak (guztiak akutuak); Nafarroako Ospitalean zeuden oheak, berriz, 8-12 bakarrik ziren.
“Bere garaian esan ziguten San Miguel Klinikako zerbitzua behin behinekoa zela, C Pabilioiko obrak amaitu bitartean iraungo zuena”, azpimarratu du Fernandez de Garaialdek, eta gogoratu du C Pabilioiko obrak ia amaituta daudela. “Hala ere, Nafarroako Gobernuak urte honetarako kontzertuak berritu ditu, San Miguel Klinikarekin daukana ere bai, eta beste prestazio batzuen artean, San Miguel Klinikan 40 ohe izango dira, ospitalatzeetarako.
Horregatik guztiagatik, Nafarroa Baiko talde parlamentarioak eskatu du Geriatria Zerbitzua bere osotasunean Nafarroako Ospitalean eskaintzea eta San Miguel Klinikarekin daukan kontzertua berraztertzea.
Albiste erlazionatuak
Nafarroa
- Xabi Lasak desjabetuak izan diren familiek alokairu sozialerako eskubide izatea proposatu du
- Nekane Perezek murrizketen aurkakako mobilizazioetan parte hartzera deitzen du
- Portland PIGRINeko errauskailua bihurtzearen kontra azaldu da Txentxo Jimenez
- Maite Iturrek, Nabai 2011ko zinegotzia Baztanen, bere konpromisoa berretsi du eta udalaren egoera azaldu du
Aralarkideak albiste
-
Fernandez de Garaialde y Lazkano, Asun
Nafarroako koordinatzailea. Nafarroako parlametuko parlamentaria eta Altsasuko zinegotzia


