Nafarroa Baik dio gaur ezagutarazitako datuek langabeziarengatiko alarma soziala egiaztatzen dutela
Nafarroa Baik ohartarazi du Nafarroan Espainiako estatuan izan den hazkunderik handiena izan dela, azken 12 hilabetean %11,07 hazi baitelako langabeziaren tasa.
“Nafarroako langabeziaren datuek, 50.149 langabeturekin, beste gauza askoren artean Barcina presidentearen eta UPN-PSN gobernuaren porrotaren adierazle dira”, esan du Zabaletak. Nafarroa Baiko bozeramaileak gaineratu duenez, “langabezia ez da sortu Foru Gobernuaren politikengatik bakarrik, baina agerikoa da politika horiek ez dutela langabeziari aurre egiteko balio izan, Barcina eta Jimenezek kontrakoa iragarri ziguten arren”.
Nafarroako politika ekonomikoa, sozialak eta publikoak berraztertu behar direla uste du Nafarroa Baik. Enplegu planak eta enpresa berrikuntzarako planak mahai gainean jartzea beharrezkoa da.
“Politika sozialak eta ikerkuntzakoak murriztu dituen UPN-PSNren gobernuak bere porrota aitortu behar du eta bere ondorioak atera, Nafarroako gizarteak hori nahi eta behar duelako”, azpimarratu du Zabaletak.
Albiste erlazionatuak
Nafarroa
- Xabi Lasak desjabetuak izan diren familiek alokairu sozialerako eskubide izatea proposatu du
- Nekane Perezek murrizketen aurkakako mobilizazioetan parte hartzera deitzen du
- Portland PIGRINeko errauskailua bihurtzearen kontra azaldu da Txentxo Jimenez
- Maite Iturrek, Nabai 2011ko zinegotzia Baztanen, bere konpromisoa berretsi du eta udalaren egoera azaldu du


