Nafarroa Baik Barcinari eskatu dio UPNk eta PPNk ukatzen duten elkarrizketa mahaia abian jartzea
Parlamentuan Mahaia eta Bozeramaileen Batzordea bildu ondoren, Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak “eskaera zuzena” egin dio Yolanda Barcinari “alderdi politiko guztiekin elkarrizketa txanda” abian jartzeko. Hala ere, Zabaleta aitortu du eskaera horrek aurrera egiteko itxaropen handirik ez daukala.
“Patxi Lopez Ameriketan zen ETAren agiria ezagutu zenean, baina Yolanda Barcina mentalki askoz urrunago zegoen”, esan du Zabaletak. Gaineratu duenez, “ez da gai izan konturatzeko gizarteak gai honen inguruan zer eskatzen duen: arlo politikoan ate eta leiho guztiak irekita izatea”.
Zentzu horretan, gizartearen gehiengoak albistea poztasunez hartu izana azpimarratu du Zabaletak, “baita guk ere, gizartearen parte garen heinean, itxaropenarekin eta poztasunarekin begiratzen diogu bakearen hastapen honi”.
Albiste erlazionatuak
Nafarroa
- Xabi Lasak desjabetuak izan diren familiek alokairu sozialerako eskubide izatea proposatu du
- Nekane Perezek murrizketen aurkakako mobilizazioetan parte hartzera deitzen du
- Portland PIGRINeko errauskailua bihurtzearen kontra azaldu da Txentxo Jimenez
- Maite Iturrek, Nabai 2011ko zinegotzia Baztanen, bere konpromisoa berretsi du eta udalaren egoera azaldu du


