NaBaik dio Nafarroako gizarteak beste lege bat behar duela, “euskara babestu, sustatu eta bultzatuko duena”
Zentzu horretan, gogora ekarri du Nafarroako gizartea legearen aurretik ibili dela urte hauetan guztietan. “Euskararen aldeko etengabeko apustua egin du behin baino gehiagotan, adibidea argiak dira ikastolen sorrera, tokiko hedabideen aldeko borroka, euskaltegiak Nafarroako gizarteak, bere ekimenei esker, legeak eman ez dituen, legeak aurreikusi ez dituen edo legearen izenean ukatu diren aukerak eta zerbitzuak lortu ditu euskaldunentzat”.
Zentzu horretan, Nekane Perezek azpimarratu du indarrean dagoen Euskararen Legea “baztertzailea” dela. “Euskaldunentzat baztertzailea, barneko mugak jartzen dituena, jarri baino asmatu egiten dituena eta injustiziak eta bidegabekeriak besterik ekarri ez dituena”.
Bestalde, aldaketa ez gauzatzeko Nafarroako Gobernuak erabilitako aitzakia “harrigarria” iruditu zaio Nekane Perezi. Izan ere, aldaketa horiek gauzatu eta legea aldatzeko, lehenengo eta behin gizartean aldaketa hori gertatu dela eta premia hori dagoela frogatu behar dela esan du Gobernuak. “Gizarteratze Errentaren legea onartzeko edota tokiko hedabideak diru-laguntzarik Gabe uzteko, aldiz, gizartean aldaketak izan direla esan bai, baina ez dute ikerketarik egin. Komeni zaienean bakarrik esaten dute txosten frogagarriak landu behar direla”, salatu du.
Horrez gain, eremu mistoko irakaskuntzan dauden baldintzei eustea Nafarroako Gobernuari derrigorrean ez dagokiola adierazi izana “erabat salagarria” iruditu zaio Nekane Perezi, eta “mehatxua” izan dela nabarmendu du.
Albiste erlazionatuak
Nafarroa
- Xabi Lasak desjabetuak izan diren familiek alokairu sozialerako eskubide izatea proposatu du
- Nekane Perezek murrizketen aurkakako mobilizazioetan parte hartzera deitzen du
- Portland PIGRINeko errauskailua bihurtzearen kontra azaldu da Txentxo Jimenez
- Maite Iturrek, Nabai 2011ko zinegotzia Baztanen, bere konpromisoa berretsi du eta udalaren egoera azaldu du


