Iruñeko erdigunean gazteentzako aterpetxe bat egiteko aukera aztertu behar duen txostena eskatu du Nafarroa Baik
Koalizioko zinegotziak gogoratu duenez, “Nafarroa Baik aurkeztutako eta gero onartutako emendakinean jasotzen zenez, Caparrosoko txaleterako egindako txostenean ondorioztatuz gero bertan ezin dela gazteentzako aterpetxerik jarri, gehienez ere bi hilabeteko epean beste azterketa bat egingo da, hiriaren erdigunean kokatzeko aukera dagoen edo ez aztertzeko. Azterketa horretan, gainera, jasoko da eskaera erreala, azpiegitura hori koka daitezkeen eraikinak edota era horretako gazteentzako aterpetxeak eraiki ahal izatea errazteko egin beharreko arau aldaketa guztiak”.
Hala ere, Aritz Romeok salatu du oraindik ere ez dakitela UPNk Udalbatzaren akordio hori bete duen edo ez. Horregatik aurkeztu zuen galdera Nabaik, eta txostena egina egonez gero, kopia bat ere bai.
“Beharrezkoa eta lehentasunezkoa da Iruñeko erdigunean gazteentzako aterpetxe bat jartzea, gazteen turismoa erakartzen duelako; hau da, Udalaren egitekoa da azpiegiturak jartzea gazteak Iruñeara etorri ahal izateko. Hori ez da nahikoa, eta horrekin batera gazte politika egokiak garatu behar dira, gazteen parte-hartzearekin egindakoak, beraien ahotsa eta autokudeaketarako eta antolaketarako beraien gaitasuna aintzat hartuz”, esan du Aritz Romeok.
Amaitzeko, Romeok uste du era horretako azpiegitura bat jartzeko leku aproposena hiriaren erdigunea dela, “monumentuak eta turismoa gehien erakartzen duten arloak bertan daudelako, eta, aldi berean, gazteentzako aterpetxe batek, beti ere bere neurrian, Alde Zaharra biziberritzeko aukera eskaintzen duelako”.
Albiste erlazionatuak
Iruñea
- "Eraldaketa soziala eta burujabetza" aldarrikatzeko alternatiba sozioekonomikoa aurkeztu da Labriten
- Aritz Romeo: “Iruñako udaltzaingoa nahi dugu eta ez UPNren udaltzaingoa”
- Aritz Romeo: “Lehentasuna Etxabakoitzeko auzokideak dira, benetako premia sozialean baitaude”
- Nafarroa Bairen ustez, bizikletaren erabilera arduratsua sustatu behar da, oinezkoa mugikortasun hitzarmeneko elementu nagusi gisa hartuta
Nafarroa
- Xabi Lasak desjabetuak izan diren familiek alokairu sozialerako eskubide izatea proposatu du
- Nekane Perezek murrizketen aurkakako mobilizazioetan parte hartzera deitzen du
- Portland PIGRINeko errauskailua bihurtzearen kontra azaldu da Txentxo Jimenez
- Maite Iturrek, Nabai 2011ko zinegotzia Baztanen, bere konpromisoa berretsi du eta udalaren egoera azaldu du


