Hemen zaude: Hasiera Herriz herri Nafarroa Albisteak Asun Fernandez de Garaialde, Nafarroako koordinatzaile berria

Asun Fernandez de Garaialde, Nafarroako koordinatzaile berria

2011/12/17
Asun Fernandez de Garaialde aukeratu dute Nafarroako koordinatzaile berri, botoen %92,85arekin. Era horretara, Txentxo Jimenezen lekukoa hartuko du. Jimenezek ez aurkeztea erabaki du, karguan 8 urte bete ondoren.

Nafarroako Konferentzia Politikoan parte hartu duten aralarkideek honako hauek aukeratu dituzte herrialdeko zuzendaritzarako: Xabi Lasa, Aritz Romeo, Maite Iturre, Juan Carlos Espinal, Pablo Azkona, Pedro Huarte, Ana Barrena, Felix Esparza, Marian Gorraiz eta Zutoia Toral.

Era berean, Berme Batzorderako aukeratua izan da Rafa Paredes (botoen %94,64) eta Ekonomia Batzorderako Elena Garcia (botoen %92,85).

Asun Fernandez de Garaialde parlamentariak, Altsasuko alkate ohiak eta gaurtik Nafarroako koordinatzaileak esan du erronka handiak eta lan asko dauzkatela aurrean.

Azpimarratu duenez, Aralarrek bere azken Kongresuan adostuta ildoak jarraituko ditu. “Alderdia sendotzea ere helburua da, Aralar sendotzea ezker abertzalea bere osotasunean sendotzea delako”.

Amaitzeko, bere aurretik kargu bere bete duen Txentxo Jimenez aipatu du, eta azken hamar urteotako bere ibilbide politikoan arlo pertsonalean zein politikoan beti eman dion babesa eskertu du.