Prestazio Handiko Trenaren hitzarmenaren ezarpenarekin ez jarraitzea eskatu dio Nafarroa Baik Barcinaren Gobernuari
Nafarroako Gobernua lehiaketara ateratzen ari den eta esleitzen ari den obrak obra zibil osoaren zati txiki bat baino ez dira, eta Nafarroako ibilbidearen zati handi bat, Aragoikin eta EAErekin egin beharreko loturak eta arlo teknikoa Estatuaren esku daude. Praktikan, alde bietatik aurreratuta dauden obrak egiten ari da Nafarroa eta, beraz, urteetan zementuzko korridore bat baino ez dugu izango, trenbide, linea elektriko eta trenik gabe.
Bestalde, Estatuko Administrazioak, Adif-ek eta Nafarroako Administrazio Foralak sinatutako Hitzarmenaren seigarren klausulatik ondorioztatzen denez, azken horrek ez dauka exekuzio egutegian zehaztutako epeak bete arazteko obligaziorik, Estatuak adostutako urteroko kopuruak ordaindu behar izateko (10 milioi 2013an, 25,65 milioi 2014an, 30 milioi 2015ean, 170 milioi 2016an eta 152 milioi 2017an); ulertzen denez, kopuru horren balioa duten obrak eginak egotea nahikoa da Estatuak urteko kopuruak ordaintzeko.
Txentxo Jimenezek esan duenez, hartutako erabakiak argudiatzeko ez dute balio Kantauri-Meditearraneoko ardatzaren alde Europan hartu diren erabakiek. Erabaki hori berretsi gabe dago oraindik eta, edonola ere, Europan ezarritako epeak Nafarroako Gobernuak daukan presatik oso urruti daude, eta gainera, trenbide garraioaren inguruko eztabaida bizi-bizirik dago zenbait herrialdetan.
Horregatik guztiagatik, nabarmenkeria eta beldurgabekeria iruditzen zaio ahalegin hori lehenestea eta beharrezkoa ez den finantzazio gastua bere gain hartzea, modu paraleloan herritarrei sakrifiioa eskatzen ari zaionean eta arlo sozial guztietan murrizketak egiten ari direnean.
Argudio horiekin, honako mozioa aurkeztu du Nafarroa Baik Parlamentura, bertan eztabaidatua izan dadin.
EBAZPEN PROPOSAMENA:
1- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio Estatuarekin sinatua daukan Hitzarmenaren ezarpenarekin ez jarraitzeko; hitzarmen horren bitartez, gure erkidegoko ibilbidean Nafarroak zenbait obra eta haien finantzazioa aurreratu ditzake.
2- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio Hitzarmen horren ezarpenarekin ez jarraitzea baldin eta Estatuak bere eskumeneko zati guztiak abian jarriko dituela bermatzen ez badu edota Nafarroak esleitutako zatietako jarduera teknikoa egingo duela bermatzen ez badu.
3- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio bere baliabide ekonomikoak ez bideratzea zati horiek egitera krisi ekonomikoaren egoerak eta aurrekontuetan egiten ari diren murrizketak oinarrizko zerbitzu publikoen prestazioan murrizketak egitea behartzen ez duten bitartean eta krisia pairatzen ari diren pertsonen arretarako oinarrizko beharrak aseta ez dauden bitartean.
Albiste erlazionatuak
Nafarroa
- Xabi Lasak desjabetuak izan diren familiek alokairu sozialerako eskubide izatea proposatu du
- Nekane Perezek murrizketen aurkakako mobilizazioetan parte hartzera deitzen du
- Portland PIGRINeko errauskailua bihurtzearen kontra azaldu da Txentxo Jimenez
- Maite Iturrek, Nabai 2011ko zinegotzia Baztanen, bere konpromisoa berretsi du eta udalaren egoera azaldu du


