Udal aurrekontuetan herriko elkarteei laguntzak mantentzea eta ez jaistea proposatu du Zumarragako Aralarrek
“Elkartegintzan eta herrigintzan ari diren gizarte erakundeei diru-laguntzak mantentzearen alde egin dugu, eurak baitira beraien ekimenarekin, era bolondres eta modu zuzenean, herriari bizitza ematen diotenak”, esan dute Zumarragako Aralarreko ordezkariek. “Udalak bere buruarekin zorrotz jokatu behar du, baina elkarteekin eta herritarrekin eskuzabal”, gaineratu dute.
Hainbat atalek aurrekontuetan “oso pisu txikia” dutela uste du Aralarrek, eta horiek zuzentzeko ahalegina egin du: Euskararen Sustapena, Ingurumena, Berdintasuna, Industria Garapena, Giza Eskubideak eta Partaidetza. “Gizarte Zerbitzuetan egin den ahalegina positiboa bada ere, atal honetan aurrekontua hobetu litekeela uste dugu”, nabarmendu dute.
Udalaren funtzionamendurako gastuak jaisteko ahalegin handiagoa egin liteekala deritzo Aralarrek, eta atal horretan ere hainbat zuzenketa aurkeztu dituzte gastuak murrizteko, energia kontsumoaren gutxitzea proposatuz eta balio erantsiko hutsaleko gastuak jaitsiz.
Aralarren zuzenketen txostena
Albiste erlazionatuak
Gipuzkoa
- Birzikla daitekeena ez errausteko Europako Parlamentuak onartutako ebazpenarekin bat egiteko eskatu die Aralarrek Batzar Nagusiei
- Rajoyren murrizketak Gipuzkoan indarrean ez jartzea onartu dute BBNNek, Aralarren ekimenez
- Aralarrek sei mozio aurkeztu dizkio Gipuzkoako foru gobernuaren programari
- Ubera: “Hemen hitz eta pitz aritu beharrean, gauden egoera latz eta gogorrari aurre egiteko erantzunak emateko unea da”


