"Pertsonen bizi kalitatea hobetuko duten azpiegituren alde egiteko garaia da"
Ernesto Merinoren adierazpenak
"Orain arte EAJren gobernuek Foru Aldundian garatu duten garapen eredua azpiegitura erraldoien eraikuntzan oinarritu da. Autopisten, Pasaiko kanpoko kaiaren, eta errausteko plantaren adibideak ditugu. Neurri gabeko proiektuek ekarri dute administrazio publikoaren zorpetze jasangaitza. Manifestazio honekin salatu nahi dugu azpiegiturta erraldoi horiek ez direla errentagarri ekonomikoki eta, horrez gain, ingurumenean kalte izugarriak eragiten dituztela.
Iruditzen zaigu badela porlanaren kultura bertan behera uzteko. Ez gaude azpiegituren aurka, iraunkorrak ez diren eta jendartearentzat onurarik ez dakarten azpiegituren kontra gaude. Bada pertsonengan oinarritutako ereduaren alde egiteko garaia. Azpeigiturak eraiki daitezke eta eraiki behar dira, baina pertsonen onerako, haien bizi kalitatea hobetzeko pentsatutako azpiegiturak".
Albiste erlazionatuak
Gipuzkoa
- Birzikla daitekeena ez errausteko Europako Parlamentuak onartutako ebazpenarekin bat egiteko eskatu die Aralarrek Batzar Nagusiei
- Rajoyren murrizketak Gipuzkoan indarrean ez jartzea onartu dute BBNNek, Aralarren ekimenez
- Aralarrek sei mozio aurkeztu dizkio Gipuzkoako foru gobernuaren programari
- Ubera: “Hemen hitz eta pitz aritu beharrean, gauden egoera latz eta gogorrari aurre egiteko erantzunak emateko unea da”


