Pasaiako kanpoko kaiaren kontrako gehiengoa artikulatzeko eskatu dio Aralarrek Aldundiari
Aralarren bozeramaileak jakinarazi du berak ordezkatzen duen alderdiak begi onez ikusi duela Aldundiak kanpoko kaia lurraldearentzat ez dela beharrezkoa, ezta bideragarria ere, nabarmendu izana. “Eskertzekoa da, batez ere, ikusi dugunean urteetan zehar egindako azterlanen emaitzek hori bera azalerazi dutela”.
Horrez gain, Pasaiako badiaren biziberritzea eta kanpoko kaiaren eraikuntza bata bestearekin lotzeko joera albo batera lagatzea eskatu du Aralarren ordezkariak. “Aldi berean”, gaineratu du Uberak “ezinbestekoa da badiaren biziberritzea gauzatzeko proiektu errealista eta bideragarria egitea”.
Albiste erlazionatuak
Gipuzkoa
- Birzikla daitekeena ez errausteko Europako Parlamentuak onartutako ebazpenarekin bat egiteko eskatu die Aralarrek Batzar Nagusiei
- Rajoyren murrizketak Gipuzkoan indarrean ez jartzea onartu dute BBNNek, Aralarren ekimenez
- Aralarrek sei mozio aurkeztu dizkio Gipuzkoako foru gobernuaren programari
- Ubera: “Hemen hitz eta pitz aritu beharrean, gauden egoera latz eta gogorrari aurre egiteko erantzunak emateko unea da”


