Hemen zaude: Hasiera Herriz herri Gipuzkoa Albisteak Euskara euskal administrazio guztiek zaindu eta babestu beharko luketela aldarrikatzera deitu ditu Aralarrek Gipuzkoako Batzar Nagusiak

Euskara euskal administrazio guztiek zaindu eta babestu beharko luketela aldarrikatzera deitu ditu Aralarrek Gipuzkoako Batzar Nagusiak

2012/01/31
Aralarrek euskara euskal administrazio guztiek zaindu eta babestu beharko luketena dela aldarrikatzeko eskaera egin die Aralarrek Gipuzkoako Batzar Nagusiei, gaur aurkeztutako ebazpen proposamenaren bitartez. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak Lodosako ikastolari diru-laguntza eman izanak kritika politikoak eragin ditu. Baina Aralarrek uste du, eta jarrera bera hartzea eskatu die Batzar Nagusiei, Foru Aldundiak ondo jokatu zuela EAEtik kanpo dauden ekimen euskaltzaleei laguntza ematen, “euskal hiztunen arteko elkartasuna ezinbestekoa baita gure hizkuntzak herrialde ezberdinetan aurrera egin dezan”.

Rebeka Ubera Aralarreko batzarkide taldearen bozeramaileak esan duenez, “horrelako elkartasun ekintzak abiatzea ez da batere kritikagarria; aitzitik, kritikagarria izango litzateke horrela jardun ez izatea.  Euskaldunon komunitatea txikia da eta ez dago esparru administratibo bakar bati lotuta”. Gaineratu duenez, “pentsatzen dugu euskal herrialde ezberdinetako elkartasun sustatu behar dela, batez ere euskal hiztunen eskubideak bereziki zorokatuta dauden lurraldeen kasuetan”.

Horregatik guztiagatik, afera honen inguruan jarrera hartzeko eskatuko die Aralarrek Gipuzkoako Batzar Nagusiei, eta ebazpen proposamen horrek aurrera eginez gero, Batzar Nagusiek Aldundiari eskatuko diote euskal hiztunen arteko elkartasun jarduerak aurrera eramateko, modu berezian Nafarroan eta Iparraldean, behintzat bi lurralde horietan gure hizkuntzak benetako status ofiziala eskuratu arte.