Aralarrek konfiantza botoa eman dio gobernu berriari 2012ko aurrekontuen aurrean abstentzio kritikoarekin
Ildo horretatik, Uberak berretsi du 2012ko kontuak inflexio puntu izango diren itxaropena. “Hori 2013ko kontuetan islatu beharko litzateke. Berriro ere gogorarazi nahi dugu defizita murriztea ez litzatekeela izan behar ezkerreko gobernu baten lehentasuna, baina egoera zein den ikusten dugu eta badakigu aurreko gobernuetatik jaso duzuen herendetzia zein den. Zaharra ez da oraindik hil eta berria ez da oraindik jaio. Horregatik, gure abstentzioaren alde kritikoa adierazteaz gain, konfiantza botoa ere badela azpimarratu nahi dugu. Euskal Herrian noranzkoa aldaketa behar dugu, aldaketa ezkerretik eta bide horretan doanak Aralar izango du bidelagun”.
“Saiatu gara gure zuzenketekin aurkeztu zitzaigun proiektu hobetzen”, jakinarazi du Aralarreko ordekariak. “Emaitza ez da izan nahiko genukeen bezain oparoa, baina onartutako zuzenketak baliogarri izango zaizkie azken uholdeek kaltetutako nekazal ustiapenei, nekazaritza ekologikoko ustiapenak garatzearen aldeko apustua egin duten pertsonei, garraio publikoa hobetuta ikusiko duten herri txikiei eta Nazio bat Munduan proiektuari”.
Albiste erlazionatuak
Gipuzkoa
- Birzikla daitekeena ez errausteko Europako Parlamentuak onartutako ebazpenarekin bat egiteko eskatu die Aralarrek Batzar Nagusiei
- Rajoyren murrizketak Gipuzkoan indarrean ez jartzea onartu dute BBNNek, Aralarren ekimenez
- Aralarrek sei mozio aurkeztu dizkio Gipuzkoako foru gobernuaren programari
- Ubera: “Hemen hitz eta pitz aritu beharrean, gauden egoera latz eta gogorrari aurre egiteko erantzunak emateko unea da”


