Aralarrek pozez hartu du Gipuzkoako Diputazioak kanpoko kaiaren kontrako alegazioa aurkeztu izana
Rebeka Uberak iragarri du Juan Karlos Alduntzinen, Ingurumen eta Lurralde Atolamendu diputatuaren, agerraldia eskatu duela Batzar Nagusien aurrean, “exekutiboak aurkeztu duen alegazioaren berri zehatz eta mehatz eman dezan, eta alegazio hori aurkezteko erabili dituzten datuak zeintzuk diren adierazi dezan. Horrez gain, etorkizunean azpiegitura horri lotuta zein urrats emango duten ere jakin nahiko genuke”.
Aralarrek berretsi du garaia dela Pasaiko portuaren inguruan bizi diren pertsonentzat benetan garrantzitsua den gaiari heltzeko. “Begi-bistako urratsak eman behar dira ingurumen aldetik urteetan zigortu den eremua biziberritzeko, Pentsatzen dugu inguruan bizi diren pertsonek merezi dutela”.
Albiste erlazionatuak
Gipuzkoa
- Birzikla daitekeena ez errausteko Europako Parlamentuak onartutako ebazpenarekin bat egiteko eskatu die Aralarrek Batzar Nagusiei
- Rajoyren murrizketak Gipuzkoan indarrean ez jartzea onartu dute BBNNek, Aralarren ekimenez
- Aralarrek sei mozio aurkeztu dizkio Gipuzkoako foru gobernuaren programari
- Ubera: “Hemen hitz eta pitz aritu beharrean, gauden egoera latz eta gogorrari aurre egiteko erantzunak emateko unea da”


