Hemen zaude: Hasiera Herriz herri Gipuzkoa Albisteak Aralarrek Landa Garapeneko diputatuaren agerraldia eskatu du pinu-beldarra sortzen ari den kalteen gainean informazioa eman dezan

Aralarrek Landa Garapeneko diputatuaren agerraldia eskatu du pinu-beldarra sortzen ari den kalteen gainean informazioa eman dezan

2012/01/24
Aralarrek Gipuzkoako Jon Uriguenen, Landa Garapeneko diputatuaren, agerraldia eskatu du lurraldeko batzar nagusien aurrean, pinu-beldarra sortzen ari den kalteen eta galeren gainean informazioa eman dezan.

Rebeka Uberak, Aralarren Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak, adierazi duenez, “hedabideen bidez jakin ahal izan dugu Diputazioa izurriak kaltetutako pinadien errolda egiten ari dela horien gainean modu zehatzean jardun ahal izateko. Aralarretik jaso diren datuak ezagutzea interesgarria dela iruditzen zaigu”.

Bestalde, Aralarren ordezkariaren aburuz, “egokia izango litzateke izurri horiei aurre egiteko izan den aldaketak –orain dela urte bi Bacillus Thuringiensisa erabiltzen hasi zen Diputazioa– aparteko daturik eskaini duen ala ez eta pinu-beldarrari aurre egiteko prozeduran bestelako aldaketarik aurrikusten den ala ez”.