Aralarrek Jaizkibel-Uliako GKLa itsasoko uretara hedatzea eskatuko du
Rebeka Uberak, Aralarren Batzar Nagusietako bozeramaleak, nabarmendu duenez, “aipatutako eremu horrek 2.434 hektarea hartzen ditu Jaizkibelen eta 43 Ulian. Hala ere, gune horren guztiaren aurrean dagoen itsas eremua ez dago babestuta. Iruditzen zaigu garrantzitsua izango litzatekeelahori ere babestea, bere osotasunean delako ondare ekologiko, geologiko eta paisajistikoa”.
Aralarren eledunak jakinarazi du itsas eremu hori babestutako izendapenaren azpian jartzea “kosta eremuarentzat eta bertako bioanaiztasunarentzat mesedegarria” izango dela “urriak diren habitatak babesteko balioko duelako, esate baterako Gelidiuma”.
Albiste erlazionatuak
Gipuzkoa
- Birzikla daitekeena ez errausteko Europako Parlamentuak onartutako ebazpenarekin bat egiteko eskatu die Aralarrek Batzar Nagusiei
- Rajoyren murrizketak Gipuzkoan indarrean ez jartzea onartu dute BBNNek, Aralarren ekimenez
- Aralarrek sei mozio aurkeztu dizkio Gipuzkoako foru gobernuaren programari
- Ubera: “Hemen hitz eta pitz aritu beharrean, gauden egoera latz eta gogorrari aurre egiteko erantzunak emateko unea da”


