Hemen zaude: Hasiera Herriz herri Gipuzkoa Albisteak Aralarrek Gipuzkoako ingurumenaren eta ekonomiaren neurriko azpiegiturak eskatu ditu hondakinen kudeaketarako

Aralarrek Gipuzkoako ingurumenaren eta ekonomiaren neurriko azpiegiturak eskatu ditu hondakinen kudeaketarako

2012/02/10
Rebeka Uberak, Aralarren Batzar Nagusietako bozeramaileak, alderdi politiko guztiei arduraz jokatzeko deia egin die “hondakinekin dugun arazoari aterabide integrala emateko dugun aukera alferrik gal ez dadin. Ezin diogu jendarteari bizkarra eman. Atzerapenarekin gabiltza, ez dezagun denbora gehiago gal”.

Zentzu horretan, Aralarren ordezkariak, prozesu hori elkartasuna, kontzientziazioa eta ardura kontuan izanda egiteko proposamena luzatu du. “Iruditzen zaigu elkartasunez jkatu behar dugula inguruko lurraldeekin eta gure hondakinak kanpora eraman gabe guk geuk kudeatzeko gai izan behar dugula. Gizartea kontzientziatu behar dugu berziklatzean, berrerabilpenean eta zaborren gutxitzean sakontzeko. Eta, azkenik, arduraz jokatu behar dugu azkenean tratatu behar diren hondakin horientzat guztientzat gure lurraldera egokitutako neurrira egindako azpiegiturak sustatzeko; puntakoak eta etorkizuna zorpetuko ez dutenak”.