Hemen zaude: Hasiera Herriz herri Gipuzkoa Albisteak Aralarrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldaketa fiskalak babestu ditu zerga politikaren noranzkoa aldatzea dakartelako

Aralarrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldaketa fiskalak babestu ditu zerga politikaren noranzkoa aldatzea dakartelako

2011/12/16
Aralarrek Gipuzkoako Foru Aldundiak mahai gainean jarri dituen aldaketa fiskalei baiezkoa eman die. Rebeka Uberak, Aralarreko Batzar Nagusietako bozeramaleak jakinarazi duenez, “ez dira guk nahiko genukeen sakontasuna duten aldaketak, baina orain arte Gipuzkoan garatu den zerga politikari dagokionean noranzkoa aldatzen dute”.

Uberak dei egin dio foru exekutiboari irekitako bide horretan jarrai dezala “justizia sozialean, progresibotasunean eta elkartasunean oinarritutako zerga sistema ezarri ahal izan dezagun, lurraldearen etorkizuna bermeekin landu ahal izateko eta gipuzkoar guztion beharrei erantzuteko moduko zerga sistema izan dezagun”.