Aralarrek eztabaida sakona proposatzen du Gipuzkoako itsas eremua babesteko
Rebeka Uberak, Aralarren Batzar Nagusietako bozeramaileak, jakinarazi du proposamen horrekin Jaizkibel-Uliako GKLa itsas premura hedatzeko proposamena aldatu duela. Aldaketa horren helburua zen Jaizkibeli buruz hitz egiten dugunean dauden jarrera tinkoak malgutzea. Mugimendu horrekin besteak ere mugiaraztea nahi genuen, nahiz eta momentuz ez den posible izan epe motzera aldaketa sustatzen ahaleginduko gara”.
Aralarren ordezkariak azpimarratu duenez, iraunkortasuna edo ingurumena mahai gainean jartzen diren aldioro, “esparru politiko askotatik gure konpromisoa adierazi nahi izaten dugu, baina datu objektibo bakarra da Gipuzkoan, Zumaiko flyscharen ingurua salbu, ez dagoela babestutako itsas eremurik”.
“Esan bezala, gaur ez da posible izan”, nabarmendu du Uberak, “baina gutxi barru itsas eremuen eta kostari dagozkion eskumenen esparruak ondo argitu eta balio berezia dutenak babesteko baliagarria izango den eztabaida irekitzea espero dugu”.
Albiste erlazionatuak
Gipuzkoa
- Birzikla daitekeena ez errausteko Europako Parlamentuak onartutako ebazpenarekin bat egiteko eskatu die Aralarrek Batzar Nagusiei
- Rajoyren murrizketak Gipuzkoan indarrean ez jartzea onartu dute BBNNek, Aralarren ekimenez
- Aralarrek sei mozio aurkeztu dizkio Gipuzkoako foru gobernuaren programari
- Ubera: “Hemen hitz eta pitz aritu beharrean, gauden egoera latz eta gogorrari aurre egiteko erantzunak emateko unea da”


