Aralarrek eskumenen bikoizketen eta haien kostuaren gaineko txostenak egitea eskatu dio Diputazioari
Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurkeztutako eskaeran batzarkide taldeak azaltzen duenez, txostenak egin eta gero, Aladundiak ondorioak Batzar Nagusien aurrean azaldu beharko lituzke.
Rebeka Uberak, Aralarren Batzar Nagusietako eledunak, gogorarazi du proposamenak beste eskaera bat ere luzatzen diola Diputazioari: “txostenen ondorioak esku artean ditugularik, Lurralde Historikoen Legea eta Euskal Udalen Legea eztabaidatzen eta onartzen diren bitartean, konpetentzien bikoizketak eragiten dituen kalteal arintzeko neurriak hartzea”.
“Bizi dugun krisi egoerak agerian utzi du eskumenen bikoizketak, erakundeek erabakiak hartzeko eta diru publikoa kudeatzeko eraginkortasuna galarazten duela”, baieztatu du Uberak.
Aralarren Batzar Nagusietako bozeramaileak nabarmendu du eskumenak antolatzeko beharra mahai gainean behin eta berriro jarri dela hainbat erakunderen aldetik. “Udalek, esate baterako, behin baino gehiagotan kritikatu dute, herritarrengandik gertuen dauden erakundeak izanik, haien eskumenetatik kanpo dauden beharrei erantzuten dietela”.
“Iruditzen zaigu muturreko egoera baten aurrean gaudela eta horrek, elkartasunetik, irtenbideak bilatzera behartzen gaituela arestian aipatu legeak eztabaidatu eta onartzen diren artean”, amaitu du Uberak.
Albiste erlazionatuak
Gipuzkoa
- Birzikla daitekeena ez errausteko Europako Parlamentuak onartutako ebazpenarekin bat egiteko eskatu die Aralarrek Batzar Nagusiei
- Rajoyren murrizketak Gipuzkoan indarrean ez jartzea onartu dute BBNNek, Aralarren ekimenez
- Aralarrek sei mozio aurkeztu dizkio Gipuzkoako foru gobernuaren programari
- Ubera: “Hemen hitz eta pitz aritu beharrean, gauden egoera latz eta gogorrari aurre egiteko erantzunak emateko unea da”


