Hemen zaude: Hasiera Herriz herri Gipuzkoa Albisteak Aralarrek Diputatu Nagusiaren agerraldia eskatu du Gipuzkoa Sarearen helburuak azaldu ditzan

Aralarrek Diputatu Nagusiaren agerraldia eskatu du Gipuzkoa Sarearen helburuak azaldu ditzan

2012/01/12
Aralarrek Diputatu Nagusi, Martin Garitanoren agerraldia eskatu du Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean Gipuzkoa Sarea zein helburu betetzeko sortuko den azaldu dezan.

Rebeka Uberak, Aralarren Batzar Nagusietako bozeramaileak, azpimarrtu duenez, “hedabideen bitartez jakin genuen Diputazioak Gipuzkoa Sarea deituriko ekimena abian jarriko duela. Ekimen hor zein helburutarako, zein finantzaziorekin eta zein osaketarekin bideratuko den jakin nahi dugu, besteak beste”.

Aralarren ordezkariak egokitzat jo du, era berean, ekimen berri horrek Batzar Nagusiekin izango duen lotura zein izango den eta nola bideratuko den jakitea. “Beharrezkoa da zehaztea aholkularitza organu hutsa izango den, edo eta han hartutako erabakiak mailabatean edo bestean lotesleak izan daitezkeen, adibide bat jartzearren”, nabarmendu du Uberak.