Hemen zaude: Hasiera Herriz herri Gipuzkoa Albisteak Aralar beste urte batez Irunen izango da berdintasunaren alde lanean ari diren emakumeak eta gizonak babesten

Aralar beste urte batez Irunen izango da berdintasunaren alde lanean ari diren emakumeak eta gizonak babesten

2011/06/29
Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordea eta Marisol Taberna Berako alkatea Irunen izango dira bihar, jai esparruan ere berdintasuna izan dadin urte askoan lanean ari diren herritarrak babestera.

Aralarrek Irungo Udal Gobernuak, Jose Antonio Santano sozialista buru duela, azken urteotan izaten ari den jarrera salatu nahi du, alarde baztertzailea hartzen duelako eta pertsona guztiak berdin bezala tratatzen dituen alardea antolatzeko ahalegina egiten duten herritarrak mespretxatzen dituelako. Herritar guztiena izan beharko litzatekeen alkate batek bazterketaren apologia egitea eta “herritar onak” eta besteen arteko bereizketa egitea erabat deitoragarria dela deritzo Aralarrek.

Alkate batek, herritar guztien ordezkaria den heinean, ezin ditu bere herrikideak era horretara mespretxatu berdintasuna defendatzeagatik. Eskandalu demokratiko baten aurrean gaude.

Irungo herriak berandu baino lehen urte gehiegi irauten ari den gatazka hau konpontzen jakitea da gure borondatea eta desioa.