“Ezinbestekoa da iruzur fiskalari bideak ixteko bitartekoak jartzea”
Zentzu horretan, Aralararren ordezkariak, zerga zuzenak –PFEZ, Ondarearen gaineko zerga, Elkarteen gaineko zerga– sendotzearen aldeko jarrera azaldu du, “eta horretarako ezinbestekoa da iruzurraren aurkako borroka areagotzea iruzurra ahalbidetzen duten mekanismoei bidea ixteko neurriak hartuz”.
Zentzu horretan, berri txarra iruditu zaio, bere galdera bati erantzunez, foru arduradunek onartu izana 2011 arte Enpresen Sustapenerako Elkarteak ez direla ikuskatu. “Aurreko gobernuek adarra jo digutela erakusten du horrek, esaten zutenaren kontrakoa egin dutela iruzurraren kontrako borrokari dagokionean”.
Albiste erlazionatuak
Gipuzkoa
- Birzikla daitekeena ez errausteko Europako Parlamentuak onartutako ebazpenarekin bat egiteko eskatu die Aralarrek Batzar Nagusiei
- Rajoyren murrizketak Gipuzkoan indarrean ez jartzea onartu dute BBNNek, Aralarren ekimenez
- Aralarrek sei mozio aurkeztu dizkio Gipuzkoako foru gobernuaren programari
- Ubera: “Hemen hitz eta pitz aritu beharrean, gauden egoera latz eta gogorrari aurre egiteko erantzunak emateko unea da”


