Hemen zaude: Hasiera Herriz herri Bizkaia Albisteak Unai Hernandezen atxiloketa salatzen du Aralarrek eta berehala aske uztea eskatzen du

Unai Hernandezen atxiloketa salatzen du Aralarrek eta berehala aske uztea eskatzen du

2012/01/13
Santurtziko Aralarrek gogor salatu du Unai Hernandez herrikidea atxilotu izana, 18/98 auzian ezarritako zigorra bete dezan.

Santurtziko Aralarrek gogor salatu du Unai Hernandez herrikidea atxilotu izana, 18/98 auzian ezarritako zigorra bete dezan. 18/98 auziaren zentzugabekeria juridikoa salatu nahi du beste behin Aralarrek, eta astakeria juridiko horien artean kokatu du Hernandezen atxiloketa. Era horretara, bere elkartasun osoa helarazi nahi dio Aralarrek Unai Hernandezei eta bere senitarteko eta lagunei.

Aralarrek gogora ekarri nahi du 18/98 auziaren prozesuak bere oinarrien artean izan zituela akusazio kolektiboa eta ideien zigortzea, demokrazian erabat deitoragarri diren jokabide bi, eta epaiketaren izaera politikoa agerian uzten dutenak.

Era berean, ideien kriminalizazioa erabat onartezina dela aldarrikatu nahi dugu eta zigorrak bertan behar utzi eta aska ditzatela exijitzen dugu.