Murrizketa garaiotan gobernuek egiten duten gastu militarra salatu du Aralarrek
Murrizketa sozial hauek krisi ekonomiko kontestu baten gertatzen ari dira eta gainera 2010ean gastu militarrak errekorra lortu duenean. 2010ko urtean Espaniako Estatuak 17.500 miloi euro gastatu zituen, gehiago gastatzen duen 16. herria izanez. Aurten gastu militarrerako aurreikusita dagoen dirua 19.000 miloi euro dira.
Gastu militar horretatik EAEri 1500 miloi euro dagozkio. Beraz, EAEko biztanle bakoitza 725 euroekin parte hartzen ari da gastu militar honetan.
Aralarrek gobernuen hipokresia salatzen du, Eusko Jaurlaritzarena barne, armamentuen aldeko inbertsioetan eta gastuetan parte hartzen duelako eta bitartean oinarrizko gastu sozialak (larrizko laguntza ekonomikoak, hezkuntza, osasungintza…) murrizten ditu.
Albiste erlazionatuak
Bizkaia
- Alternatibak, Aralarrek, EAk eta ezker abertzaleak beren proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dute larunbatean, EHUren Bilboko Paraninfoan
- Durangoko Aralarrek udal gobernuak aurrekontuen inguruan daukan "seriotasun falta" salatu du
- Barakaldon edateko uraren kalitatea bermatzea lortu dutelako, poztasuna agertu dute eragile sozial eta politikoek
- Aralarrek Aldundiari leporatzen dio Bizkaibuseko zerbitzuak kendu izana, udalekin zerbitzua emango dela bermatu aurretik


