Galdakaoko Aralarrek herrian mugikortasun plan egoki bat martxan jartzea eskatzen du
- Bizkaia
Gure alderdian uste dugu plana zehazterako orduan, Basauriko adibidea eredutzat hartzea egokia dela. Prozesuan elkarte desberdinen parte-hartzea ezinbestekoa deritzogu. Abiapuntu bezala, Udaltalde 21ak irailean aurkeztutako eskualdeko Mugikortasun Plana erabili daiteke.
Bestalde, orain dela gutxi herrian martxan jarri den bidegorria mugikortasun jasangarriaren kontrakoa dela adierazi gura dugu. Bidegorriak dituen zenbait ezaugarri kritikatzen ditu Aralarrek. Gutxiengo baldintzak ez dituela betetzen uste dugu. Gainera, baldintza horiek (90ºko bihurguneak, oinezkoekin eta errepideekin bidegurutzeak, zoru irristagarria, lorontziak bezalako oztopoak eta arautik kanpoko bidearen zabalera -2,7mko gutxieneko zabalera bi norabideko bideentzat-) ez datoz bat egin den 212.000€ko gastuarekin Aldundiaren diru-laguntza ez galtzeko bidegorria prisaz eraiki dutenaren susmoa dugu eta horrek ekarri du egitasmoa balditza ogokietan ez gauzatzea.
Horregatik guztiagatik, Aralarrek, Galdakaoko mugikortasuna hobetzeko asmoz, plana zehazteko benetako prozesu parte-hartzailea hasi eta ondoren garatzeko kompromezua har dezan eskatzen dio gobernu taldeari.
Albiste erlazionatuak
Bizkaia
- Alternatibak, Aralarrek, EAk eta ezker abertzaleak beren proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dute larunbatean, EHUren Bilboko Paraninfoan
- Durangoko Aralarrek udal gobernuak aurrekontuen inguruan daukan "seriotasun falta" salatu du
- Barakaldon edateko uraren kalitatea bermatzea lortu dutelako, poztasuna agertu dute eragile sozial eta politikoek
- Aralarrek Aldundiari leporatzen dio Bizkaibuseko zerbitzuak kendu izana, udalekin zerbitzua emango dela bermatu aurretik


