Bizkaiko Diputazioak politika Madrilera begira egiten duela salatu du Aralarrek
Aralarrek salatu nahi du hauteskunde aurretik beren asmoa izkutatzeaz arduratu direla EAJtik, baina hauteskundeak pasa eta gero, euskal erakundeetako aurrekontuak PPrekin adosteari ekin dio.
Iosu Murgiak, Aralarren Bizkaiko koordinatzaileak , nabarmendu du Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztu dituen aurrekontua antisozialak direla eta gizartearen oinarrizko beharren kontra doazela. Gizartekintzako aurrekontua ez da euro bitik bat, hamaika erotik batekoa baizik. “Kontuak ez dira atera behar Diputazioko departamentuek duten dirutik bakarrik, foru enpresa publikoena kontuan hartuta baizik. Hori nahita izkutatzen du Jose Luis Bilbaok gizartea engainatzeko”, adierazi du Bizkaiko koordinatzaileak.
Murgiak gogorarazi du EAJk eta PPk bat egin izan dutela politika fiskaletan, zergak jaitsiaz, eta inbertsio sozialean, zerbitzuak pribatizatuz eta funtzio publikoa ahulduz. Txanpon beraren alde bi dira, krisia ekarri digun txanpon neoliberalaren alde bi.
Albiste erlazionatuak
Bizkaia
- Alternatibak, Aralarrek, EAk eta ezker abertzaleak beren proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dute larunbatean, EHUren Bilboko Paraninfoan
- Durangoko Aralarrek udal gobernuak aurrekontuen inguruan daukan "seriotasun falta" salatu du
- Barakaldon edateko uraren kalitatea bermatzea lortu dutelako, poztasuna agertu dute eragile sozial eta politikoek
- Aralarrek Aldundiari leporatzen dio Bizkaibuseko zerbitzuak kendu izana, udalekin zerbitzua emango dela bermatu aurretik


