Bilboko Metroaren lan-gatazkan Lehendakariak egindako esku-hartzea salatu du Aralarrek
Aralarreko ordezkariak gogoratu dionez, “bere buru Ajuria Eneatik kanpo ikusten badu ere, oraindik ere EAEko Lehendakaria da, eta horren araberako jarrera izan behar du, populismoan erori gabe. Egun jakin bateko lan-gatazka baten erdian sartu beharrean, La Naval edo Gruas Aldaiturriaga eta beste hainbat enpresetako gatazketan bai egin behar zuen esku-hartzea, ERE eskaera horiek baztertuz, horren ondorioz familia asko geratu direlako langabezian”.
Era berean, langileak aurrez-aurre jartzeko egindako ahalegin “arduragabea eta lotsagabea” salatu du Aralarrek. Izan ere, Lehendakariak soldatak eta balizko lan-segurtasuna jarri ditu mahai gainean, erabili dituen datuak egiazkoak ez direla jakin arren, lan batzordea eskatzen ari dena zuzendaritzarekin adostuak dituen zenbait kontzeptu betetzea, orain betetzen ez direnak. Bere burua ezkerrekotzat duen gobernu bateko gidari batengatik espero genuen azkena langileak aurrez-aurre jartzea zen”.
Aralarren ustez, Lehendakariaren jarrera “moralik gabekoa eta hipokrita” izan da, “grebarako eskubidea praktikan jartzeak herritarrei eragin ahal dizkien kalteak erabili dituelako, eta ahaztu egiten delako bere gobernuak egiten dituen murrizketek kalte handiak egiten dituztela herritarren artean, eta ez egun bakar batean, baizik eta egunero”.
Dani Maezturen ustez, Lehendakariaren jarrera "arduragabea eta populista" da.
Albiste erlazionatuak
Bilbo
- Iñigo Cabacasen heriotzaren aurrean epel jokatzea leporatu dio Bizkaiko Aralarrek Bilboko Udaleko EAJ, PP eta PSEri
- 29an beste eredu baten alde kalera ateratzeko deia egin du Aralarrek Bilbon
- ARALARrek jai-egunetan ez zabaltzearen alde deitutako mobilizazioetan parte hartzera deitzen du
- Aralarrek Bilboko udaletxeari eskatzen dio jaiegunetan dendak irekitzeko baimena atzera bota dezala
Bizkaia
- Alternatibak, Aralarrek, EAk eta ezker abertzaleak beren proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dute larunbatean, EHUren Bilboko Paraninfoan
- Durangoko Aralarrek udal gobernuak aurrekontuen inguruan daukan "seriotasun falta" salatu du
- Barakaldon edateko uraren kalitatea bermatzea lortu dutelako, poztasuna agertu dute eragile sozial eta politikoek
- Aralarrek Aldundiari leporatzen dio Bizkaibuseko zerbitzuak kendu izana, udalekin zerbitzua emango dela bermatu aurretik


