Hemen zaude: Hasiera Herriz herri Bizkaia Albisteak Aralarrek salatu du Santurtzi-Mamariga metro loturak geldituta jarraitzen duela, martxan jarriko zela iragarri bazuten ere

Aralarrek salatu du Santurtzi-Mamariga metro loturak geldituta jarraitzen duela, martxan jarriko zela iragarri bazuten ere

2012/01/26
  • santurtzi
Azaroan uholdeak izan ziren eta horien ondorioz, Santurtzi eta Mamariga auzoak lotzen zituen bidea itxi egin behar izan zuten. Matxura konpondu ostean Metro Bilbaoko agintariek iragarri zuten lotura ireki egingo zela. Propaganda egiteaz aparte, errealitatea bestelakoa da: zerbitzuak itxita jarraitzen du.

Horregatik, Santurtziko Aralarrek Udaletxeko arduradunei eskatzen die Metro Bilbaoko agintariei azalpenak exijitu diezaietela, eta urtarrilaren 21ean iragarri zuten moduan matxura konponduta badago, zerbitzua berehala ireki dezatela. “Santurtziko biztanleei errespetua zor zaie eta herritarren ordezkari nagusia den alkateak azalpenak eskatu behar ditu, informazioa jaso behar du eta benetan noiz irekiko den jakin beharko luke; badirudi adarra jotzen ari direla”, kexatu da Santurtziko Aralarren koordinatzaile Ruben Digonek.

Era berean, Aralarrek kritikatu egin du Kabiezeseko lanzaderaren eta Santurtziko Metroaren irteeraren zerbitzuaren deskoordinazio nabarmena. Deskoordinazioaren errua azken hilabeteotan zerbitzu kopuruaren murrizketak du, eta leku aldaketetan itxaron behar den denbora nabarmen handitu da. Santurtziko Aralarrek proposatu du hastapeneko maiztasuna berreskuratzea.