Aralarrek salatu du Durangoko trenaren lurperatzea arrazoi ekonomikoengatik atzeratzen dela
- Garraio Saila
- Durango
Aralarren legebiltzarkide eta Durangoko zinegotzi Dani Maezturi elkarrizketa egin zioten SER irratian asteartean. Maeztuk gogor kritikatu zuen Eusko Jaurlaritzak Durangoko trenaren lurperatzearekin duen jarrera. Arazoak ekonomikoak direla salatu zuen. "Eusko Jaurlaritzak nahiago du beste azpiegitura erraldoi batzuk diruz laguntzea, alegia, lehentasun arazoa da", esan zuen. Maeztuk adibide moduan jarri zuen gobernuak bultzatu gura duen Hondarribiako aireportuaren handitzea, "beste aireportuz inguratuta dagoenean eta bere bideragarritasuna ezbaian dagoenean".
Aralarrek iritzi dio Bilbo-Donostia trenbidea "lehentasunezkoa eta estrategikoa! izan beharko lukeela. "Beharrezkoa da trenbidea bikoiztea eta pasabideak kentzea, garraiobidea garrantzitsua delako EAEko eskualdeak komunikatzeko eta langileak zein ikasleak garraiatzeko".
Aralarrek dagoeneko 3 aldiz galdetu dio ahoz Eusko Legebiltzarrean Durangoko lurperatzearen inguruan. "Sailburuak emandako bukaera datak beti joan dira atzeratzen. Eta arduradunek ez dute azalpen arduratsurik ematen atzerapenaren arrazoia azaltzeko", kritikatu du Maeztuk. PSEko ordezkariek hauteskunde kanpainan gaiarekin izan zuten jarrera ere salatu du.
Trenbide pasabideetako barreretan izan diren arazoen inguruan, Aralarrek astelehenean jaso zuen sailburuari egindako galderen erantzun idatzia. Arriolak onartzen du irailean (20 eta 27) eta urrian (28) ez ohiko gertaerak izan zirela eta barrerak bajatu gabe trenak pasatu zirela. Horietako bi gizakiaren erruz gertatu ziren eta bestea arazo mekanikoengatik.
Aralarrek beharrezkoa ikusi du intzidentzia edo gertaera horien inguruan informazio gehiago eskatzea. Horretarako, Garraio sailari informazio eskaera bideratu dio Eusko Legebiltzarrean. Azken hiru urteotan gertaera horien berri emateko ETSk idatzitako txosten guztiak helaraztea eskatu du. Aralarrek jakin gura du eman diren arazo mekanikoak zergatik gertatu diren. "Larria litzateke mantenimendu lanak murrizteagatik gertatu izana", ohartarazi du legebiltzarkideak.
Bestalde, Aralarrek argi utzi gura izan du Eusko Legebiltzarrean gair honen inguruan egiten duen jardunak eta egin duen azken eskaerak ez duela zerikusirik astelehenean izandako ezbeharrarekin (emakume bat hil zen). Hildakoaren familiari doluminak eman dizkio.
Albiste erlazionatuak
Bizkaia
- Alternatibak, Aralarrek, EAk eta ezker abertzaleak beren proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dute larunbatean, EHUren Bilboko Paraninfoan
- Durangoko Aralarrek udal gobernuak aurrekontuen inguruan daukan "seriotasun falta" salatu du
- Barakaldon edateko uraren kalitatea bermatzea lortu dutelako, poztasuna agertu dute eragile sozial eta politikoek
- Aralarrek Aldundiari leporatzen dio Bizkaibuseko zerbitzuak kendu izana, udalekin zerbitzua emango dela bermatu aurretik
Garraio Saila
- Aralarrek Arriolari eskatu dio berak jarritako epeak bete ditzala eta 2012an bukatu dezala “Durango operazioa”
- Aralarren ekimenez, Jaurlaritzak "txartel bakarra" ezartzeko plana aurkeztu beharko du 2011n
- Ikastetxeetako jantokien kudeakea ikastetxeek aukeratu dezaten defendatuko du Aralarrek Legebiltzarrean


