Aralarrek ardura politikoak argitzea eskatu du Zalloventa S.Ari ordaindu behar zaion kalte-ordaina dela-eta
Joan zen ostiralean, Aralarren legebiltzarkide eta Durangoko zinegotzia den Dani Maeztuk gai horren inguruan interpelazioa zuzendu zion Pilar Unzalu Ingurumen sailburuari. Maeztuk “ardura politikoak argitzea” eskatu zuen. Legebiltzarkidearen iritziz, administrazioak aurrean aipatzen den sententziaren aurka aurkeztu zuen errekurtsoa “oker aurkeztu zen”.
Era berean, Maeztuk Ingurumen sailari eskatu zion presioa sartzen jarraitzeko, “Zalloventa S.A enpresak, behingoz, zonaldea leheneratzeko proiektua aurkeztu dezan”. Bi urteko atzerapena daramatza ustiatutako zonaldea berreskuratzeko proiektuak.
El Correo egunkariak interpelazioaren berri eman zuen bere orrietan.
Albiste erlazionatuak
Bizkaia
- Alternatibak, Aralarrek, EAk eta ezker abertzaleak beren proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dute larunbatean, EHUren Bilboko Paraninfoan
- Durangoko Aralarrek udal gobernuak aurrekontuen inguruan daukan "seriotasun falta" salatu du
- Barakaldon edateko uraren kalitatea bermatzea lortu dutelako, poztasuna agertu dute eragile sozial eta politikoek
- Aralarrek Aldundiari leporatzen dio Bizkaibuseko zerbitzuak kendu izana, udalekin zerbitzua emango dela bermatu aurretik


