Hemen zaude: Hasiera Herriz herri Bizkaia Albisteak Aralarrek 17an Ezkerraldean murrizketen aurka egingo den manifestaldian parte hartzera deitzen du

Aralarrek 17an Ezkerraldean murrizketen aurka egingo den manifestaldian parte hartzera deitzen du

2012/02/15
  • Barakaldo
  • murrizketak
  • Manifestazioa
Murrizketa sozialen eta lan erreformaren aurkako manifestazioa deituta dago hurrengo larunbaterako Barakaldon. Aralarrek mobilizazioan parte hartzera animatu gura du herritar oro, murrizketek eta lan erreformak langabezi gehiago sortuko dutelako. Gogoratu gura dugu Ezkerraldea dela Euskal Herrian langabeziak gogorren kolpatzen duen eskualdetako bat.

Gero eta kaleratze gehiago dago, EREak nonahi, denda-txikiak itxi egiten dira… eta agintariak jarraitu egiten dute gizartearen aurkako neurriak hartzen, inbertsio publikoa murriztuz. Gizarte bazterketa pairatzen duten familia kopurua %17a igo da azken bi urteotan.

 

Aralarrek iritzi dio inoiz baino beharrezkoagoa dela herritarrek protesta egitea politika horien aurka, eta kalera ateratzeko une egokia dela uste dugu, gizarte eredua aldatzeko eta murrizketen bidea bide egokia ez dela ozen adierazteko.