Hemen zaude: Hasiera Herriz herri Bizkaia Albisteak Aralar Barakaldoko manifestazio jendetsuan izan da

Aralar Barakaldoko manifestazio jendetsuan izan da

2012/02/18
  • Manifestazioa
Aralarrek murrizketen aurka Barakaldon atzo egin zen manifestazioan parte hartu zuen. Dani Maeztu legebiltzarkidearekin batera, Bilboko eta Ezkerraldeko militanteak izan ziren.

Barakaldoko kaleetatik zehar atzo egin zen manifestazioa jendetsua izan zen. Ezkerraldea da Euskal Herrian langabezi tasa handiena duen eskualdeetako bat eta agerikoa da eskudealean dagoen egoneza. Aralarrek mobilizaziora deitu zuen eta manifestazioarekin bat egin zuen aurreko egunetan. Besteak beste, lan erreformaren aurkako ohiuak eta langileen borrokaren aldekoak entzun ziren.

Aralar otsailaren 25ean Bilbon egingo den murrizketen aurkako manifestazio nazionalean ere egongo dela iragarri du.