Hemen zaude: Hasiera Herriz herri Bizkaia Albisteak

Bizkaiko albisteak

Alternatibak, Aralarrek, EAk eta ezker abertzaleak beren proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dute larunbatean, EHUren Bilboko Paraninfoan

2012/05/21
  • Bizkaia

Ezkerreko lau alderdi soberanistek azpimarratu dute badagoela irtenbidea Bizkaia pairatzen ari den krisi ekonomiko eta sozialetik ateratzeko, eraldaketa sozialean eta burujabetzan oinarritutakoa

Gehiago irakurri

Durangoko Aralarrek udal gobernuak aurrekontuen inguruan daukan "seriotasun falta" salatu du

Durangoko Aralarrek udal gobernuak aurrekontuen inguruan daukan "seriotasun falta" salatu du

2012/05/11
  • Bizkaia

Durangoko Aralarren zinegotzi Dani Maeztu eta Iker Urkizak prentsaurrekoa eman dute gaur alderdiaren egoitzan. Udal taldeak 2012rako aurkeztu duen aurrekontu zirriborroa kritikatu dute.

Gehiago irakurri

Barakaldon edateko uraren kalitatea bermatzea lortu dutelako, poztasuna agertu dute eragile sozial eta politikoek

Barakaldon edateko uraren kalitatea bermatzea lortu dutelako, poztasuna agertu dute eragile sozial eta politikoek

2012/05/11
  • Bizkaia

Barakaldoko hainbat eragile sozial eta politikok mozioa aurkeztu zuten Udalean, etxeko txorrotean jasotzen zuten uraren kalitatearengatik beren kezka azaltzeaz gainera, konponbiderako akordioa eskatuz. PSE-EEk ez, beste alderdi guztiak alde agertu ...

Gehiago irakurri

Aralarrek Aldundiari leporatzen dio Bizkaibuseko zerbitzuak kendu izana, udalekin zerbitzua emango dela bermatu aurretik

2012/05/09
  • Bizkaia

Bizkaiko Aralarrek prentsa ohar honen bidez kritikatu gura du Bizkaibusek autobus linea jakinak ezabatzeko hartu duen erabakia. Gaur egun, Santurtziko, Barakaldoko eta Bilboko zenbait auzoetara heltzeko zerbitzu bakarrak dira linea horiek, esaterako ...

Gehiago irakurri

Langileen egunari begira, Enkarterrietako Aralarrek eredu aldaketa aldarrikatzen du

2012/04/27
  • Bizkaia

Enkaterrietako Aralarrek hausnarketa egiten du iritzi artikulu honetan. Maiatzaren lehengoari begira indar metaketaren alde egitea proposatzen du.

Gehiago irakurri

Bizkaiak beste politika ekonomikoaren beharra duela aldarrikatu dute Bilbon

Bizkaiak beste politika ekonomikoaren beharra duela aldarrikatu dute Bilbon

2012/04/26
  • Bizkaia
  • Ekonomia
  • Ekonomia,krisia

Aralarrek, EAk, Alternatibak eta ezker abertzaleko beste sentsibilitateak prentsaurrekoa eman dute gaur Bilbon, gaurko eredu ekonomikoaren aurrean, alternatibarik badagoela aldarrikatzeko. "Kudeaketa eredua" eraldatzearen alde agertu dira eta ...

Gehiago irakurri

Aralarren ustez, Bizkaiko Diputazioak hanka sartu du Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren inguruko bere erabakiarekin

Aralarren ustez, Bizkaiko Diputazioak hanka sartu du Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren inguruko bere erabakiarekin

2012/04/25
  • Bizkaia

Aralarrek deritzo herrialde bakoitzak “erantzukizunez” jokatu behar duela bere lurraldean sortzen diren hondakinen kudeaketaren inguruan. “Herrialde bakoitza gai izan behar da hondakinak sortzen diren gunetik ahalik eta hurbilen tratatzen, ingurumen ...

Gehiago irakurri

Sestaoko hainbat herritarrek elkartasuna agertu diote D3M auzian epaituko duten Imanol Nietori

Sestaoko hainbat herritarrek elkartasuna agertu diote D3M auzian epaituko duten Imanol Nietori

2012/04/23
  • Bizkaia

Sestaoko hainbat mugimendu sozial eta politikok eta herritarrek, tartean Aralarrek, bere elkartasuna agertu diote Imanol Nietori. Izan ere, D3M eta Askatasuna auzietan epaituko dute laster Nieto, beste zazpi euskal herritarrekin batera.

Gehiago irakurri

Durangoko Aralarrek osoko zuzenketa aurkeztu die aurrekontuei

Durangoko Aralarrek osoko zuzenketa aurkeztu die aurrekontuei

2012/04/20
  • Bizkaia
  • Durango

Aralarrek osoko zuzenketa aurkeztu due Durangoko udal taldeak aurkeztu dituen udaletxeko aurrekontuei.

Gehiago irakurri

Basauriko Aralarrek udalari eskatzen dio Iñigo Cabacasen heriotzagatik akusazio partikular moduan aurkeztu dadila

2012/04/13
  • Bizkaia

Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota baten ondorioz Basauriko gaztearen heriotzaren ondoren, Basauriko Aralarrek Iñigo Cabacasen heriotzagatik akusazio partikular moduan aurkezteao eskatzen dio Basauriko Udalari.

Gehiago irakurri

Iñigo Cabacasen heriotzaren aurrean epel jokatzea leporatu dio Bizkaiko Aralarrek Bilboko Udaleko EAJ, PP eta PSEri

2012/04/11
  • Bilbo
  • Bizkaia

Bilboko Udaleko EAJ, PP eta PSEren udal-taldeek izandako jarrera salatu du Bizkaiko Aralarrek. Agertu duenez, “epelkeria onartezinarekin aritu dira; beste aldi batzutan egiten ez duten bezala, uko egin diote udaletxearen aurrean elkarretaratzea ...

Gehiago irakurri

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren moldaketaren aurrean Aralarrek Bizkaiko BBNNei egiten dien proposamena

2012/04/04
  • Bizkaia

Ondasun Higiezinen gaienko zergaren foru araua laster moldatuko dela eta, Aralarrek honako hauek eskatzen dizkie Bizkaiko Batzar Nagusiei.

Gehiago irakurri

Bizkaiko Aralarrek Aldundiari eskatu dio erabiltzen ez diren eraikinak zerga bidez zigortzea

2012/04/02
  • Bizkaia
  • etxebizitza

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen araua aldatzeko aurreproiektua onartu du Bizkaiko Foru Aldundia eta denbora epe laburrean katastroa eguneratuko du. Aralarren iritziz, momentu egokia da arau hori gure lurraldeko errealitate sozialera ...

Gehiago irakurri

Greban parte hartzeko deia egin diete Ezkerraldeko herritarrei

Greban parte hartzeko deia egin diete Ezkerraldeko herritarrei

2012/03/27
  • Bizkaia

Aralarrek, Batasunak ordezkatzen duen ezker abertzaleko beste sentsibilitateak, EAk eta Alternatibak ekitaldia egin dute gaur, Barakaldon, Ezkerraldeko herritarrei martxoaren 29ko greba orokorrean parte hartzera deitzeko.

Gehiago irakurri

Enkarterrin bizi eta lan egiteko eskubidea aldarrikatzeko mobiliazioan parte hartuko du Aralarrek

Enkarterrin bizi eta lan egiteko eskubidea aldarrikatzeko mobiliazioan parte hartuko du Aralarrek

2012/03/22
  • Bizkaia

Bizkaiko Enkarterri eskualdean bizi eta lan egiteko eskubidea aldarrikatuko duen martxa egingo da hurrengo larunbatean, Zallatik Gueñesera, eta bertan izango da Aralar. 12:00etan hasiko da mobilizazioa, Zallako Euskadi plazan. Aralarrek azpimarratu ...

Gehiago irakurri

Aralarrek Atxarteko harrobiaren berreskuratzearen inguruan bi ekimen erregistratu ditu

Aralarrek Atxarteko harrobiaren berreskuratzearen inguruan bi ekimen erregistratu ditu

2012/03/13
  • Bizkaia
  • Ingurumena

Ingurumen sailak argitara eman zuen ebazpenaren arabera, Atxarteko harrobiaren berreskurapenak ez du ingurumen eraginaren inpaktuaren ebaluaziorik behar. Erabaki horren aurrean, Aralarrek bere kezka azaldu du eta Eusko Legebiltzarrean bi ekimen ...

Gehiago irakurri

ARALARrek jai-egunetan ez zabaltzearen alde deitutako mobilizazioetan parte hartzera deitzen du

2012/03/09
  • Bilbo
  • Bizkaia

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, Euskal Dendak Merkatari Elkartearekin eta Euskal Herriko Kontsumitzaileen elkartearekin batera manifestazioa deitu dute larunbaterako. Manifestazioa Moyua Plazatik aterako da, Bilbon, eguerdiko 12:00etan.

Gehiago irakurri

Durangoko udaletxeak kontratuak esleitzean legeari iruzur egiten dion aztertuko du Aralarrek

Durangoko udaletxeak kontratuak esleitzean legeari iruzur egiten dion aztertuko du Aralarrek

2012/03/07
  • Bizkaia
  • Durango

Aralarren zinegotzi Dani Maeztuk eta Iker Urkizak prentsaurrekoa eman zuten atzo Durangoko egoitzan. Aurrekontuak onartu barik, udal gobernuak 28.000 euro dekretu bidez eman izana salatu zuten, publizitate eta protokolo gastuetarako.

Gehiago irakurri

Aralarrek Bilboko udaletxeari eskatzen dio jaiegunetan dendak irekitzeko baimena atzera bota dezala

2012/02/29
  • Bilbo
  • Bizkaia

Bilboko dendei jaiegunetan irekitzeko baimena eman die Bilboko udaletxeak. Aralarrek erabaki horren aurkako iritzia plazaratu gura du eta neurriarengatik kaltetuak izango direnekiko elkartasuna adierazten du.

Gehiago irakurri

EAJk Santurtziko herritarren aldarrikapenak eta kritikak isilarazteko egin duen saiakera salatu du Aralarrek

2012/02/28
  • Bilbo
  • Bizkaia
  • Santurtzi

Gaurko osoko bilkuran EAJk bere militanteekin osoko bilkuretako aretoa bete du, herritarren, gizarte mugimenduen eta alderdi politikoen kritikak isilarazteko.

Gehiago irakurri