Marotoren gobernuaren iruzurra salatu du Aralarrek
Iruzurra egiten du, Gasteizek gaur egun milioi euro asko galtzen dituelako, udal gobernuak Gasteizen bizi dugun testuingurua onartzeari muzin egiten diolako, Landatxoko polikiroldegia edota makroproiektuen indemnizazioen kasuetan bezala.
Iruzurra, gardentasunik gabe lan egiten duelako, hainbat kontratazio eta udal gobernuaren koordinatzaileen soldaten kasuetan bezala.
Iruzurra, publikoa dena pribatizatuz doalako eta udal enplegu publikoaren kanporaketagatik, udal gastua negozio pribatu bihurtzen eta seguru aski lan poltsak eta aldi bateko lanpostuak desagertarazten, heziketa-zentruetan edo Mendizorrotza eta Gamarrako udako kanpainetan.
Iruzurra, zerbitzu sozialak behar dituzten pertsonak behin eta berriro susmopean jartzeagatik, jateko diru-laguntzak behar dituzten 18 eta 23 urte bitarteko gazteen kasuan bezala.
Aralarretik Marotoren udal gobernuari erantzukizuna eskatzen diogu Gasteiz egun bizi den egoerari aurre egiteko eta hiriarentzako etorkizun hobea eraikitzeko. Zalantzarik gabe, hori guztia soilik lortuko da berdintasuna eta gardentasuna ardatz izango duen kudeaketa eginez eta herritarron benetako parte-hartzeaz.
Albiste erlazionatuak
Gasteiz
- Printzipal Antzokiaren udako programazioan euskarazko emanaldirik ez egotea salatu du Aralarrek
- Aralarrek arlo sozialean Gasteizko Udaleko gobernuak daukan jarrera salatu du
- Martxoaren 29an kalera ateratzeko deia egin diete gasteiztarrei
- Gasteizko Udalak babestutako parte hartzeko iruzurraz ohartarazi du Aralarrek
Araba
- Aralarrek Jaurlaritzari informazioa eskatu dio Legebiltzarrean, Celsa enpresa ez ixteko mahai gainean jarri duen mailegua argitzeko
- Printzipal Antzokiaren udako programazioan euskarazko emanaldirik ez egotea salatu du Aralarrek
- Arabako gas ez-konbentzionaleko hobien prospekzioen inguruko bere kezka eraman du Aralarrek Europako Parlamentura
- Aralarrek arlo sozialean Gasteizko Udaleko gobernuak daukan jarrera salatu du


