Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Bloga Torturatuak

Torturatuak

Jon Abril 2010/10/25
  • tortura
Gaur hasi dute Donostian Portu eta Sarasola lesakarren kontrako torturen salaketagatiko epaiketa. Oraindik merkeegia da tortura. Zigorrik gabe gelditzen da ia beti, eta inoiz polizia edo guardia zibilen bat zigortzen bada, lotsagarria izaten da ezartzen zaien zigorra.

Torturak badu konponbidea. Neurriak hartzean datza. Borondate kontua da torturarekin bukatzea. Behin eta berriz eskatu izan dugu instituzio guztietan torturarekin bukatzeko hartu beharreko neurriak zein diren:

 

- prozedura kriminaleko legea bertan behera utzi, inkomunikazioa ahalbidetzen baitu.

- atxilo aldian dagoen bitartean, pertsona orok konfiantzazko mediku eta abokatua eskura eduki ahal izatea.

- komisaldegietan kamarak jar daitezela, atxilo aldiak irauten duen bitartean guztia grabatu dadin.

- torturari inolako babes politikorik ez ematea.

- torturatzaileak gogor zigortzea.

 

Ez da onargarria tortura salaketen aurrean estatuko agintariek, sistematikoki, sinesgarritasuna polizia eta guardia zibilari ematea.

 

 

Iruzkina gehitu