Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Bloga Polítika herritarren menpe jarri gardentasunez jokatuz

Polítika herritarren menpe jarri gardentasunez jokatuz

Rebeka Ubera 2011/05/08
Sarri entzun behar izaten dugu politikan jarduten dugun pertsonak boterea bilatzen dugun pertsonak garela. Hitz egiten da beste klase bat izango bagina bezala politikan jarduten dugun pertsonak. Eta gaur ozen eta arro esan nahi dut, mundu guztiak ongi entzun dezan. Hori ez dela horrela! Ez al duzue uzten?

Politikan jarduten dugun pertsonak, gaur hemen gauden pertsonak HERRIARI, HERRITAREI ERANTZUN SOZIALAK emateko gaude. ERANTZUNAK EZKERRETIK eta ABERTZALETASUNETIK. Lan egiteko besterik ez. Lan koherentziaz eta konpromesuaz. Ez dugu agintzen bete ezin dugunik. Hanka sartzen dugula noiz behinka baita. Ez gara perfektuak, baina gai gara hanka sartzeak onartzeko. Eta politika herritarren menpe jartzen dugu. Gardentasunez jokatuz.

HERRIGINTZA EGIN NAHI DUGU: Herriarentzat eta herriarekin.Besterik ez. Ausardiaz, eta askatasunez. Aralar pertsona askez osatua dagoelako.

Eta gaur, Aralarrek bizitzako esparru guztietan pertsona guztiok, behar ditugun benetako erantzun IRAUNKORRAK emateko, dituen Hiru IRIZPIDE NAGUSI aldarrikatu nahiko nituzke:

1.-Oinarri Soziala

2.-Orientazio Soziala

3-.Objetibo Soziala.

Horrek zer esan nahi du: pertsonak direla gure oinarriak, pertsonekin lan egiten dugula eta pertsona guztien ongizatea helburu dugula. Hori delako benetako politika. Politika etiko – solidarioa. Askotan politika, ekimen txikiak baina ALDAKETAK ekartzen dituztenak.

Para que en Gipuzkoa ni en Euskal Herria, no haya ciudadanía de segunda, ni de tercera fila. Ni personas en exclusión, ni sin papeles. Todas y todos podamos tener garantizados los servicios públicos de calidad y universales. El empleo de calidad para llevar a cabo un proyecto de vida digna. Un transporte público  que llegue hasta el pueblo más escondido de Euskal Herria. Sin fraude , sin economía sumergida. Donde los grandes olvidados como la agricultura y ganadería sean prioritarios…Pero para ello es necesario una IZQUIERDA ABERTZALE EFICAZ y TRANSFORMADORA. PRÁCTICA y REALISTA.

Y por supuesto gente, personas como vosotras comprometidas con el pueblo  y dispuestas a trabajar sin mirar al reloj y al salario.

Denon artean egingo dugu Gipuzkoa solidarioago bat, Euskal Herria bidezkoago bat.

Noski!

Iruzkina gehitu