Libre bertzerik ez
Jon Abril
2010/10/26
- Udalbiltza
Libre bertzerik ez ditut ikusi nahi Oskar, Joseba, Imanol, eta gainerakoak. Libre, deliturik ez dutelako egin. Libre, hori bakarrik delako justizia egiteko bidea (kaltea egina dagoen arren!). Libre, nahikoa sufritu dutelako, eurek eta ingurukoek. Libre, bertzerik ezin delako. Udalbiltzako hautetsien kontrako epaiketa gaur bukatu da Madrilen. Guztien absoluzioa baino ez da posible, inoiz behar ez zuen epaiketa honetan. Udalbiltza 1.800 hautetsi baino gehiagok sortu zuten, herritarrek aukeratutako hautetsiak. Politika egiteagatik epaitu dituzte. Politika egiteagatik zigortu nahi dituzte, kartzelara eraman. Askatasuna emanez bertzerik ezin da bukatu afera. Libre, bertzerik ez.
