Libia
- Gadafi
- Libia
- armak
Onartzen dut gaia konplikatua dela. Ez da erraza diktadore baten eskuetan dagoen herrialde batean esku-hartzerik ez egitea. Baina nago, bertze behin, herritar xumeak izanen direla kaltetuenak (edo kaltetu bakarrak). Eta orain inbasioa bultzatzen ari diren herrialdeak odolez bustita dituzte eskuak, eta poltsikoak beteta.
Nork saldu dizkio hamarkadetan armak Gadafiren gobernuari? Nork erosi petrolioa eta gasa? Nork sinatu hitzarmen ekonomikoak eta politikoak? Eta orain, bat-batean bihurtu da etsai Gadafi?
Bertzleako nazioarteko politika baten beharra agerian dago. Interes gehiegi antzematen dut Libian esku-hartzeko. Herritarrak lagundu eta babestu behar dira, ezinbertzean. Oreka bilatzea, baina behar-beharrezkoa da.
