Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Bloga

Blogak, sare sozialak, zentsura eta autozentsura

Jon Abril 2010/11/30
  • rios
  • twitter
  • sare sozialak
  • facebook
  • paul
  • berriketan
Paul Riosek bere blogean idatzi du amaiera ematen diola blogari ibilbideari. Eta hausnarketarako balio izan dit niri.
p { margin-bottom: 0.21cm; }a:link { }

Bertan aipatzen du blog batean bertzeekin ideiak partekatzeko ideia "erromantikoak" bukaera ikusi duela. Bere hitzak egunkarietan ikustea eta erraten duena hainbertze neurtu behar izatea nekagarri zaiola.

Nire bloga aipatzen du, bertze hainbat politikarirena bezala. Baina ez dut uste nirea eredugarri denik, bereziki! Sarean egotea ezinbertzekoa dela uste dut. Ez nago egon behar delako. Gustatzen zaidalako, komunikazio tresna eraginkorra dela iruditzen zaidalako, eta aukera aunitz eskaintzen dituelako, hurbiltasuna ematen duelako, eta komunikabideen atzaparretatik eskapo, norberak idazten ahal duelako nahi duena, nahi duenean, nahi duen bezala.

Baina nire kasuan -eta badakit bertze hainbatetan ere- errazago zaigu sare sozialetan zerbait idaztea (burutazio labur bat, gogoeta bat), blog oso bat baino (nik Berriketan, facebooken eta twitterren idazteko ohitura du). Errazagoa, arinagoa, azkarragoa eta eraginkorragoa delakoan nago (sare sozialetan badakit nork jarraitzen nauen, blogean nekez).

Eta bertzetik, blogek esperientzia kaskarrak eragin izan dizkiete hainbati (ezagutzen dut hori gertatu zaion politikariren bat edo bertze, edota Paul Rios berari), ustez guti batzuentzat idazten duzu, eta azkenean oihartzun handiagoa du. Horrek, gero eta gehiago, zure burua autozentsuratzera zaramatza, eta ondorioz, erran nahi duzunean zentsura eragiten duzu, gehiago edo gutiago.

Alegia, ulertzen dudala Paulek bere blogean bildutakoa (nahiz penaz hartu), eta blogek etorkizunik ba ote duten galdetzen diot nire buruari. Blog politikoek, bederen. Tresna egokia, eraginkorra, oparoa denik ez dut ukatzen. Baina bizi garen erritmoan, bizi dugun presioan, hitzak gero eta gehiago neurtu behar honek... uzten al dio tokirik blog politikoari?

Gero arte, Paul, eta mila esker egindako ekarpenengatik. Handik edo hemendik jarraituko dugu zure arrastoa!


@font-face { font-family: "Times New Roman"; }p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: "Times New Roman"; }a:link, span.MsoHyperlink { color: blue; text-decoration: underline; }a:visited, span.MsoHyperlinkFollowed { color: purple; text-decoration: underline; }p { margin-right: 0cm; margin-left: 0cm; font-size: 10pt; font-family: Times; }table.MsoNormalTable { font-size: 10pt; font-family: "Times New Roman"; }div.Section1 { page:

Sarraskia Saharan

Jon Abril 2010/11/08
  • Perez
  • Basabe
  • Maroko
  • Sahara
Saharako aferak itxura aldaketa izan du azken egunotan. Casablancako epaiketaren inguruan sortutako istiluak; aktibista, kazetari eta politikariei sarrera debekatzea; eta gaur goizaldeko sarraskia albiste dira. Casablancako aireportuan erretenituta eduki dituzten Mikel Basabe eta Nekane Perez alderdikideak, eta Nerea Antia EAJko legebiltzarkidea eta Olaia Sagredo kooperantea izan ditut hizpide asteburu guztian. Eta telefonoaren bertzaldean ere bai.

Elkartasuna eramateko, Sahararren egoeraren berri jasotzeko, eta bizi duten egoera lazgarria, askatasun eza eta injustizia Euskal Herrira ekartzeko joanak ziren Basabe, Perez, Antia eta Sagredo Saharara. Bertze politikari, aktibista, kazetari eta herritar anitzek egin izan duten moduan. Baina Maroko urduri dago. Ez du atzerriko begirik nahi Aaiunen. Eta horregatik erretenitzen ditu aireportuetan bertaratzen den edozein. Tratu txarrik ez diete eman lau euskal herritarrei, baina bai tratu txarra. Alegia, ez dituzte kolpatu, ez dituzte jipoitu, ez dituzte torturatu. Baina askatasunik gabe utzi dituzte. Ezin libreki mugitu. Pasaporteak eta bidaia txartelak kendu, azalpenik eman ez, mugitzeko askatasuna ukatu. Tratua txarra izan da.

 

Bertan gertatzen ari dena isilarazi nahi dute. Ez dute lekukorik nahi. Maroko egiten ari den sarraskia isilarazi nahi du. Gaur, hainbat hildako utzi dituzte Marokoko indarrek saharraren kanpamendu babesgabeetan. Euren haimatan tiro egin dute. Euren bizitza urratu dute, gehiago oraindik. Eta gure bihotza ere bai. Gure herrirako nahi dugun askatasuna nahi dugu Sahararako ere. Justizia. Demokrazia. Erabakitzeko ahalmena. Pertsona eta herri bezala garatu ahal izateko eskubidea behar dute.

 

Maroko Sarraskia egiten ari da Sahararekin. Gu ez gara isilik geldituko, ez horixe. Egoera salatzen jarraituko dugu, sahararrak babesten, elkartasuna ematen, euren aldarrikapenak geure egiten. Eta Espainiako agintariei eskatzen, Maroko babesteari utz diezaiotela, Espainiak duela bertan gertatzen ari denaren erru handia, kolonizazioa bukatu beharrean, Marokoren atzaparretan utzi zuelako Saharako herria.

 

Eta Basabek, Perezek, Antiak eta Sagredok erran duten bezala, Saharara berriz ere joateko asmo tinkoarekin jarraitzen dute. Ez ditugu bakarrik utziko.

 

 

Mikel Basabe eta Nekane Perez, Casablancatik kanporatuak izan ondoren.

Kultura elebiduna

Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailaren 2011erako aurrekontu-proiektua aztertzen dihardudala beheko paragrafoarekin egin dut topo.

EUSKAL HERRITARRAK GAUR EGUNGO KULTURA
GARAIKIDEAN, ASKOTARIKOAN ETA ELEBIDUNEAN
BIZI ETA HARREMANAK EDUKI AHAL IZATEKO. Kultura politikak
eta beraren kudeaketak banakoen eta kolektiboen
indarrak baliatzea eskatzen dute, bai eta kulturarekin
loturiko bizitza eta harreman inguruneak sortzea ere.
Euskal herritar guztiek biziko duten kulturak gaur egungoa
behar du, garaiko eskakizunei erantzungo diena, kritikoa
eta elebiduna.

Harrigarria begitandu zait darabilten 'kultura elebidun' kontzeptu hori. Nekez irudika dezaket horren definiziorik. Kulturak milaka aurpegi eta milaka hizkuntza ditu, baina aurpegi eta hizkuntza horietako bakoitza munduari begiratzeko modu bakar batekin lotuta dago. Euskarak mundu ikuspegi bat demaigu, beste hizkuntzek ematen dutenaz diferente. Hortaz, euskal kultura stricto sensu euskaraz garatutakoa da soil-soilik munduan edozein tokitan obratzen delarik. Hegoaldeko beste kultura gaztelaniazko kultura da, gurean egiten dena, gaztelaniak ematen dituen imaginario eta erreferentziak oinarrian dituena, baina euskarazko kulturaren auzo izanik hartzen dituen ñabardura bereziez hornituta.

Dena den, konstruktu horrek badu beste ahulezia bat nik uste. Euskal herritar batzuk beste kultura batzuen jabe ere badirela ahaztu bide du. Beraz guztiek ez dute aldarrikatzen den kultura elebidun hori biziko, etorri berriek beren jatorrizko kulturari uko egin egiten ez badiote behintzat.

Zentsura

Jon Abril 2010/11/05
  • Eliza
  • zentsura
  • filmea
"A serbian film" filmea ematea debekatu du epaile batek. Ez dut filmea ikusi, baina dituen edukiak dituela, jaialdi batean, areto batean, ehunka ikusle batzuek baino ikusiko ez zuten filme bat debekatzea zentsura da.

Zentsurak bizirik dirau. Sitgesen filmea eman ondotik, Concapak (guraso ultrakatolikoen elkarteak) salaketa jarri eta epaile batek esku hartu du filmea Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaldian eman ez dadin. Askatasuna defenditzen omen dute. Norena? Ikusi nahi ez duenak zinema aretora joatea bertzerik ez du. Betiko moduan, neurri prebentiboak ezartzen dira, erakunde pribatu baten interesak lehenetsi dira.

 

Eta zergatik ikusarazten zaizkigu eliza katolikoaren hainbertze atal gore, desatsegin, beldurgarri? Gogoan dut, orain urte batzuk, Berako Institutuan nola mareatu zen ikasle bat erlijioko klasean apaiz batek (orain kikoen jarraitzailea dela uste dut) abortoaren gainean jarritako bideo batengatik. Bideoan haur bat aizkora batekin zatitzearekin alderatzen zuen abortoa. Eurek bai, eurek erabil ditzakete nahi dituzten irudiak, baita hezkuntza arautu eta publikoan ere, baina gainerakoei, zentsura!

 

Filmeak bertzela lortuko ez lukeen oihartzuna eta arrakasta lortu du. Lehendabiziko aipamena, publikoaren saria, adierazpen askatasunaren alde. Generoa erakargarri egiten ez bazait ere, nik ere, aukera dudanean, ikusiko dut filmea.

 

Filmearen trailerra hemen ikusgai.